Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sudur krossa antolatuko dute bihar Egian

Momentuz ia 100 parte-hartzailek eman dute izena lasterketa herrikoian eta ia erdiak emakumezkoak dira

2016(e)ko apirilaren 22a, ostirala - 06:11etan eguneratua

donostia- Cristina Enea parkeak Sudur Krossaren zazpigarren edizioa hartuko du bihar arratsaldean eta aurten, lehenengoz, Donostiako Piratak ari dira Egiako lasterketa herrikoia antola-tzen. Dagoeneko ia 100 lagunek eman dute izena eta horietako asko emakumeak dira. Iaz bezala, apostua bota dute aurten ere antolatzaileek, neskak mutilak baino gehiago izan daitezen. Orduan helburua lortzetik gertu geratu ziren eta aurten gainditu nahi dute.

Lasterketan parte hartuko dutenek sei kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, parkeari bi buelta emanda. 17.00etan abiatuko dira.

Haiek baino lehen, azken urteotan bezala, haurrak izango dira korritzeko zapatilak jantzi eta Sudur Txiki lasterketan parte hartuko dutenak. 16.00etan aterako dira eta adinaren arabera, ibilbide luzeagoa edo motzagoa osatu beharko dute. Oparitxo bat ere jasoko dute korrikalari txikiek.

Batzuek eta besteek korritu ondoren, luntxa prestatu dute antolatzaileek eta sari batzuk zozkatuko dituzte.

Donostiako Piratek eta lasterketa herrikoiak balore berak jorra-tzen dituztela eta horregatik erabaki zutela ardura hartzea azaldu zuten. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902