Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroak 2016 jaiak aniztasunarekin bat egingo du

Demasa asteak ekitaldi ugari eskainiko ditu Bergaran hilaren 26tik 30era arte

Anabel Dominguez - 2016(e)ko apirilaren 22a, ostirala - 10:36etan eguneratua

Aitziber Lopez de Aretxaga, Ekaitz Aranberri, Uxue Agirre eta Blanca Narbaiza, atzoko aurkezpenean.

Aitziber Lopez de Aretxaga, Ekaitz Aranberri, Uxue Agirre eta Blanca Narbaiza, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Aitziber Lopez de Aretxaga, Ekaitz Aranberri, Uxue Agirre eta Blanca Narbaiza, atzoko aurkezpenean.

Bergara. Kilometroak 2016 festarako motorrak berotzen joateko, ekitaldi ugari antolatzen ari da Bergarako Aranzadi ikastola, eta horien artean, datorren asteartetik hilaren 30era arte ospatuko den Demasa astea aurki-tzen da. Oraingoan, aniztasuna izango da ekintzen ardatza.

Blanca Narbaizak eta Uxue Agirrek ekitaldien xehetasunak eman zituzten atzo. Era honetan, asteartean Donostiako Atea Teatro taldeak inklusibitatea lantzen duen ikuskizuna aurkeztuko du Zabalotegi aretoan, 19.00etan hasita. Asteazkenean, Aranzadi ikastolan (19.00) aniztasuna eta inklusibitatea gaien gaineko mahai-ingurua egingo dute, eta bertan, Aransgi, Aranzadi, Aspace, Auzoko, Gureak tailerrak eta Martxanterak taldeko ordezkariekin batera, erretiratu batek eta udaleko gizarte teknikariak ere parte hartuko dute. Ostegunean, aldiz, Demasa kantuan izenburupean elkartuko dira San Martin plazan, 19.00etan. Honi jarraituz eta osteguneko pintxo-potea aprobetxatuz, hainbat jatorritako pintxoak eskainiko dituzte ondoko tabernek: Ariznoa, Arrano, Bergara Cafe, Bule, Depor, Dixula, Dragon Oriental, Erreki, Eruan, Etxagi, Eusebio II, Ganbara, Irrintzi, Kortazar, Paulaner, Pol-Pol eta Sirimiri.

Ostiralean, paskitandar komunitatearen eskutik, cricket erakustaldia izango da Seminarioko patioan, 17.00etan. Bi ordu beranduago, Koldo Zuazo hizkuntzalariak Euskara zaharra gizarte berrian izenburuko hitzaldia emango du Irizar jauregian. Demasa astea borobiltzeko, larunbatean (hilak 30), umeei zuzenduta eta ikastolako patioan (18.00), DBHko laugarren mailako ikasleek Urrestillako musikariak delako antzezlana taularatuko dute eta segidan, munduko dantzen poupourria eta jolasekin ondo pasatzeko aukera egongo da. Gazteentzat, aldiz, trikipotea (19.30) eta bertsio gaua (22.00) antolatu dituzte. Azken hori gaztetxean izango da, DiabluesyBluecifer, Asea, Kaltz eta Petro Bombs musika taldeekin.

Kantu ofiziala eta boluntarioak Kilometroak 2016 kantu ofiziala Pentekoste jaien aurretik ezagutzera emango dute, baina aurkezpen ekitaldia maiatzaren 20an izango da udal pilotalekuan. Bestalde, Ekaitz Aranberri koordinatzaileak urriaren 2ko festarako 2.000 boluntario inguru (orain 400 bat daude) beharko dituztela gogoratu zuen. Izenak ikastolako idazkaritzan, eta www.kilometroak.eus edo www.aranzadiikastola.org webguneetan eman daitezke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902