Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Liburuak

Karmele Jaio - 2016(e)ko apirilaren 22a, ostirala - 07:01etan eguneratua

Nobela on bat irakurtzen dugunean, asmatutako istorio batean murgiltzeaz gain, idazleak munduaz duen ikuspuntuaren berri izaten dugu. Ikuspuntu horren azpian idazlearen egia dago. Hunkituko bagaitu, liburu batek sinesgarria izan behar du, eta sinesgarria izateko benetakotasun bat izan behar du, azpian egia bat izan behar du, ez egia absolutu bat, bai idazlearen egia.

Literaturaren historian bizirik mantendu diren obrek egia bat gordetzen dute euren orrialdeetan, eta horregatik ez dira zaharkitu eta ez dute balioa galdu. Zergatik ez da zahartzen, adibidez, Kafkaren Metamorfosia? Eta zergatik egiten zaigu sinesgarria hain istorio sinesgaitza? Fikzioaren azpian egia bat ezkutatzen delako. Idazleak maisutasunez azaltzen digulako egiazko sentimendu bat: besteengandik ezberdin sentitzen den pertsona batena, ezberdin izateagatik baztertua sentitzen den pertsona batena.
Gizakien kezka diren gaien inguruan dabil bueltaka beti literatura: maitasuna, heriotza, denboraren iragaitea... Gai potolo batzuk daude behin eta berriz errepikatzen direnak. Eta hau onartuta, norbaitek galdetu dezake, dena esanda baldin badago, ea merezi duen gehiago idazteak. Ba kontuan izan behar da idazle bakoitzak badaukala gauza esklusibo bat, berak bakarrik duena: munduari begiratzeko duen modua. Edo beste modu batera esanda, bere egia. Hor dago idazlearen ekarpena, hor dago nobela bakoitzak eskaintzen duen aberastasuna. Nobela horrek bakarrik eta ez beste batek eskaini ahal duena.
Nobela bakoitzak egia bat erakusten digu, mundua ikusteko modu bat, eta horregatik irakur-tzean ikasten dugu mundu honetan milaka mundu txiki eta ezberdin kabitzen direla, milaka ikuspuntu daudela gai edo egoera berdinaren inguruan, eta ondorioz, esan daiteke literatura tolerantzia eta elkarbizitzarako eskola ezin hobea dela. Bihar Liburuaren Eguna da. Gozatu irakurtzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902