Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ahozko literatura prosa bilakatu du Mariasun Landak

Idazle errenteriarrak ‘Azken balada’ izeneko gazteentzako liburua plazaratu du

Marta Esnaola Ruben Plaza - 2016(e)ko apirilaren 22a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Mariasun Landa, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Galería Noticia

Mariasun Landa, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

donostia- Euskal azken baladaren aztarna jarraitu du Mariasun Landak bere azken liburuan, eta honen azterketa egin ondoren, bere gogoetak gazte literaturara eraman ditu Azken Balada izeneko liburua sor-tzeko. “Hiru istorio gurutzatu ditut nire liburuan, baina ardatz nagusia Oreina bilakatu neska da, Nafarroa Beherean topatua, baina jatorri frantsesa duena”, azaldu zuen idazle errenteriarrak atzoko aurkezpenean. Bertan, baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatuko dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskainiko dio hurrena. “Beste bertsio moderno bat erantsi dut”, adierazi zuen Landak.

Idazleak esan zuenez, lehenengo aldiz balada entzutean, publikoak ideia gutxi barneratuko ditu, ahozko literaturarekin ohikoa baita elipsia gertatzea eta gauza gutxirekin gogoratzea. “Horixe pasatuko zaio Maitaneri, baina jakin mina piztuko zaio eta ulertzeko ahaleginak egingo ditu”, gaineratu zuen. Oreina bilakatu neskak orein bihurtu den Mayiren istorioa kontatzen du;bere amak badaki zer pasa den, baina ez bere anaiak. Honen zakurrek hil egingo dute eta gero, oreinaren haragiak eltzetik hitz egingo dio anaiari. Orduan, amak, bere buruaz beste egingo du.

Hala ere, egilearen liburuan bertsio baikorragoa gehitu du, protagonistari ez baitzaio bukaera hori gustatuko eta horrela, irakurle gazteengana gehiago gerturatuko dela uste baitu. “Bertsio moderno hau hain mitikoa izan ez dadin saiatu naiz, eta dena beste pertsona baten ikuspegitik kontatzen”, azaldu zuen Landak.

Horrela, liburua irakurtzen duenak balada berberaren inguruan sortutako hiru istorio aurkituko ditu: lehenik, Maitanek osatutakoa, Erramunek balada abesten dionean;hau motzena da, eta ez ditu ideiak asko garatzen. Bigarren istorioa da ezagunena, balada aztertu ondoren sortutakoa, hainbat sekuentzietan esaten duena prosa bilakatuta. Azkenekoa istorio guztiz berria da, balada horren gainean liburuko protagonistak sortu duena.

“Ahozko literatura oso erraz galtzen da;hala ere, material bezala erabili eta beste literatura produktu batzuen bidez iritsi da guregana”, azaldu zuen Txan fantasma (1984), Krokodiloa ohe azpian (2002) eta Inurrien hiztegia (2013) liburuen egileak. “Hala eta guztiz ere, istorio hauek ez dira txantxetakoak izaten, oso serioak baizik, eta liburu honek agerian jarriko du hori”, azaldu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902