Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Literaturia 2016, larruari emozioa eta bizia emanez

Hirugarren urtez, literaturaren plaza bihurtuko da Zarautz maiatzaren 19tik 22ra

Ane Roteta - 2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Literaturiaren antolatzaileak eta parte-hartzaileak aurtengo kartelarekin, atzoko prentsaurrekoan.

Galería Noticia

Literaturiaren antolatzaileak eta parte-hartzaileak aurtengo kartelarekin, atzoko prentsaurrekoan.

Zarautz- Literaturarekiko maitasunak indartsu jarraitzen du Zarau-tzen, eta Plazer hutsa lelopean, Literaturiaren hirugarren edizioa helduko da Zarautzera maiatzaren 19tik 22ra. Iaz ardoa izan zen gaia. Aurtengoan, berriz, larrua izango da abiapuntua eta emanaldi guztiak lotuko dituen gaia. “Larrua gai oso iradokitzailea da eta literaturarekin erabateko lotura du, liburuen azal asko larruzkoak baitira”, azaldu zuen Literaturiako antolatzaile den Ana Galarragak.

Berriro ere Zarautz literaturaren plaza bihurtuko da, idazleen eta irakurleen topagune, eta berrikuntza gisa, lantaldeak aurten logo bat landu du. Literaturiaren izpiritua isla-tzeko Oihana Leundaren laguntza izan dute, eta nolabait, logo horrek Literaturiaren hiru topaguneak biltzen ditu: Modelo Aretoa, Musika plaza eta Garoa. Lehenengoan emanaldiak izango dira, bigarrengoan liburu-azoka egingo da (larunbatean egun osoan zehar eta igandean goizez), eta hirugarrenak liburuen aurkezpenak hartuko ditu.

Maiatzaren 19an, egitarau borobilaren aurretik eta “larrua prestatzen joateko”, Isaac Xubin poeta galiziarraren eskutik, Sarrionaindiaren poemen errezitaldia izango da gauean, galiziarren elkartean. Eta inaugurazio ofiziala ostiralean, maiatzaren 20an 19.30ean, helduko da Miren Agur Meaberen Larruaren kodea izeneko irekiera-hitzaldiarekin. Jarraian, Anne Sextonen poemak hitzez, gorputzez eta soinuz jantziko dituzte Harkaitz Cano idazle eta poemen itzultzaileak, Ainara Gurrutxaga aktoreak eta Iban Urizar Amorante musikariak.

EstreinaldiakLarunbatean bi estreinaldiz gozatzeko aukera izango da;batetik, Isabel Iturberen bizi-tza eta heriotza (12.30), Itu Bandaren eskutik;eta bestetik, Metrokoadroka taldearen Mr. Señora obra (17.00). Horretaz gain, poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra egingo da eta Ruper Ordorikak bakarkako kontzertu intimoa eta berezia eskainiko du.

Igandean ere egitarau zabala izango da egun osoan zehar, eta iaz arrakasta izan zuen solasaldi formatua errepikatuko dute. Hala, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleak larruaz arituko dira solasean (12.00), Goizalde Landabasok gidatuta. Bestalde, arratsaldean, Beñat Axiari eta Joseba Irazokiren saioa izango da eta Nork hildu Andoni Egaña? emanaldia eskainiko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek.

Liburuen aurkezpenei dagokienez, literaturia.eus webgunean laster jakinaraziko dituzte beren liburuak aurkezten izango diren idazleen izenak. Era berean, spota ere ikusgai jarriko dute eta egitarau osoa kon-tsulta daiteke bertan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902