Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zizurkilgo Otaño ikastetxeko 28 ikasle oholtzara igoko dira

12 eta 16 urte bitarteko gazteek bi lan aurkeztuko dituzte antzerkiaren astearen baitan

Ane Sanz - 2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Zizurkilgo alkateordea, Maite Amenabar, eta Kultura teknikaria, Ainhoa Larrea, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Zizurkilgo alkateordea, Maite Amenabar, eta Kultura teknikaria, Ainhoa Larrea, atzoko aurkezpenean.

ZIZURKIL- Aurten ere umeak izango dira protagonista hastear dagoen Zizurkilgo antzerkiaren astean. Haientzat programaturiko antzezlanak ikusi ondoren, datorren ostegunean, hilak 28, lekukoa hartu eta Otaño ikastetxeko haurrak aktore moduan taularatuko dira.

Herriko hiru ikastetxeetako ikasleen aurrean interpretatuko dituzte prestaturiko lanak . Lehen Hezkun-tzako lehen eta seigarren mailako ikasleak izan dira, hain zuzen, an-tzezlana egitera animatu direnak. Lehenengo mailakoek Zazpi antxumeak ikuskizuna plazaratuko dute, eta seigarren mailakoek Orreagaobra.

Zizurkilen antolaturiko antzerkiaren astearen XIV. edizioa izango da aurtengoa eta, aurrekoetan bezala, adin guztietako ikusleei zuzendutako eskaintza prestatu dute, ikasleek eurek prestatutako lanez gain.

Iaz bezala, oraingoan ere Iraitz Lizarraga aktore zizurkildarraren aktuazioa ikusteko aukera izango dutela azpimarratu nahi izan zuen Zizurkilgo alkateorde den Maite Amenabarrek atzoko aurkezpenean: “Guretzat ohore handia da herriko artisten lanak plazaratzea, are handiagoa ikusirik maila handiko emanaldiak direla”. Bihar 20.00etan Atxulondo kultur etxean Txalo konpainiaren Datorren urtean hobeto helduei zuzenduriko antzezlana aurkeztuko du Lizarragak.

Egitasmoarekiko herriak duen konpromisoa argi utzi zuen Amenabarrek: “Antzerki talde amateur batek erein zuen duela hamalau urte Zizurkilgo antzerki astearen hazia, eta talde hura gaur egun deseginda dagoen arren, adar sendoak eman ditu landareak. Aurrera begira, harrobia lantzen jarraituko dugu herriko ikastetxeetako gazteen emanaldiekin, etorkizuneko antzezleei bidea jorratzeko laguntza eman nahian”.

XIV. antzerki astea

‘Datorren urtean hobeto’. Bihar Atxulondo kultur etxean 20.00etan. Helduei zuzendua. Txalo konpainiaren antzezlana, Iraitz Lizarraga zizurkildarrarekin.

‘Boli bili boli’. Hilaren 25ean, Atxulondo kultur etxean 11.00etan. HH2-HH5eko haurrei zuzendua. Pantzart konpainiaren obra.

‘Bidaia bizitzen’. Hilaren 26an, Atxulondo kultur etxean 11.00etan. LH1-LH6eko haurrei zuzendua. Zirkun Zirkoaren obra.

Pedro Mari Otaño ikastetxeko ikasleen emanaldia. Hilaren 28an, Atxulondo kultur elkartean 11.00etan. Zizurkilgo haur guztiei zuzendua.

Umorea. Hilaren 30ean, Iriarte kultur etxean, 22.30ean, Jose Kruz Gurrutxagarekin barre egiteko aukera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902