Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sanjoanetako kartelen lehiaketa martxan da

Lanak maiatzaren 6a baino lehen bidali beharko dira eta irabazleak 500 euroko saria izango du

2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

tolosa- 2016ko San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia martxan da aurten ere. Parte hartu nahi dutenek, maia-tzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak eta aukeratutako kartelaren jabeak 500 euroko saria jasoko du.

Nahi duen orok parte har dezake, ideiak eta edukiek originalak izan beharko dute derrigor eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Kartelaren neurri bertikala 50x70 zentimetrokoa izan beharko da eta testua, honakoa: Sanjoanak 2016, ekainak 23-26, Tolosa. Tolosako Udalaren logotipoa konposizioan integraturik eraman beharko du kartelak.

Lanak Antonio Maria Labaien kultur etxean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara. Kartelaren atzealdean egilearen adina eta lema jarriko dira. Lan bakoitzarekin batera kartazal itxi bat entregatuko da, kanpoaldean lema eta egilearen adinarekin, eta barnean egilearen datuak dituena. Informazio gehiagorako 943 670 388 telefono zenbakira dei daiteke edo tolosa.eus webgunea bisitatu. -A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902