Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Pili Bermejo eta Arantxi Zulaika Lasarte-Oriako ttakun elkarteko kideak

“Ttakun elkarteko gaur egungo eta etorkizuneko erronka Lasarte-Orian euskararen erabilera sustatzea da”

25 urte daramatza Ttakun Kultur Elkarteak Lasarte-Oria euskalduntzen eta urteurren honek ospakizun handia merezi du, Euskal Maratoian ikusaraziko dena

Aitziber Muga - 2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Pili Bermejo eta Arantxi Zulaika.

Galería Noticia

Pili Bermejo eta Arantxi Zulaika.

Lasarte-Oria- Nola sortu zen Ttakun elkartea?

-1991an sortu zen herria euskaldun-tzeko helburuarekin. 25 urte lehenago Landaberri ikastola sortu zen eta ikastolako jendeak eta gurasoak izan ziren Ttakuneko sorrera bultzatu zutenak. Lasarten, jende diferentearen artean, bazegoen gogo bat herria euskalduntzeko eta euskara indartzeko iniziatibak martxan jar-tzeko. Orduan Landaberri eta Gau Eskolak besterik ez zeuden euskara ikasteko eta jende guzti horrek gogoa zeukan komunean proiektu sendo bat, gai ideologikoak alde batera utziko zituena, martxan jar-tzeko. Horrela, 1991ko azaroaren 16an ofizialki Ttakun elkartea sortu zen.

Zein izan ziren elkartearen lehenengo eginkizunak?

-Gure lehenengo betebeharretako bat Euskararen 3. Maratoia antola-tzea izan zen, herriari begira. Segituan Udaleku Irekiak antolatu genituen eta Euskara Batzordearekin hainbat programa zehaztu genituen garai hartan. Lehenengo urte horretan ere bertsogintza lantzen hasi ginen, izan ere Bertso Eskolak aurten bere 25. urteurrena ospatzen ari da ere. Era berean, Ttakun Dokumentazio Zentro bat izatea ere erabaki zen. Dokumentazio zentro honek bost ardatz zituen: liburutegia osatzea, dokumentazioa biltzea, aldizkarietako harpidetzak egitea, interesezko zerrendak osatzea eta informazio kudeaketako unitatea ezartzea. Azken finean, hizkuntzaren inguruko informazio guztia biltzea zuen helburu. Eta 1993an Txintxarri aldizkaria argitaratzen hasi ginen.

Urte guzti hauetan elkartearen bilakaera goruntz joan da.

-Hasieran langile bakarra zegoen, Pablo Suberbiola, eta gainerakoek bolondres bezala egiten zuten lana. Pixkanaka handitzen joan gara. Orain, dexente gara. Bulegoan hamabi langile gara eta kontutan hartzen baditugu begiraleak eta urtean zehar gurekin lan egiten dutenak 72 gara guztira. Orain profesionalizatu egin gara. Programa bakoitzak arduradun bat dauka, saiatzen dena hori aurrera ateratzen.

Mugimendu handiena duen saila haurren aisialdia da?

-Bai, potoloena Udako Txokoak dira, herrian egiten direlako eta 500 bat haur ibiltzen direlako;herriko komertzioak eta Udala ere inplikatu egiten dira;Udako Txokoak sare nabarmenena izan daitezke. Baina ez pentsa, beste programa batzuk urtean zehar ere mugimendu handia daukate: Kuadrillategi, Solaskide, tailer iraunkorrak, Xumela abesbatzak lehenengo pausoak hemen eman zituen, Plaza dantzak... Ttakunek ere Eskola Kirola eramaten du.

Zein hutsune gelditzen da oraindik herriaren euskalduntzean 25 urteko lanaren ondoren?

-Egoera aldatu egin da, hasieran hizkuntzaren ezagutza bermatzea izan zen helburua. Orain esango genuke haur eta gazteen ia %99k euskara dakiela, eta gaur egungo eta etorkizunerako erronka erabilera sustatzea da. Izan ere, lehen aipatu ditugun programak horretan datza.

25. urteurrenaren ospakizunei dagokienez, bihar arte Antonio Mercero gunean erakusketa bat bisitatu daiteke.

-Erakusketa hau haurren aisian oinarritzen da. Urtero egin izan dugu Jalgi tabernan aurreko urteko argazkiekin erakusketa bat, baina aurten, 25. urteurrena denez, memoria bat egin nahi genuen. Bertan ikusten da zenbat jende ibiltzen den Udako Txokoetan eta lehenengo urtetan parte hartu zutenek, batzuk jarraitzen dute gurekin begirale eta hezitzaile modura eta beste batzuk, gurasoak direnak, bere seme-alabak bidaltzen dituzte. Zikloa ixten ari da.

Eta zein beste ekintza dauzkazue aurreikusita?

-Zehazten ari gara oraindik. Lehenengo hiruhilabetean barrura begirako hausnarketa bat egin dugu jakiteko zer egin dugun, non gauden eta etorkizunerako zer nahi dugun. Gero komunikazio lan bat egin nahi dugu herriak jakin dezan Ttakunen zein gauza egiten diren. Jendeak badaki Ttakun hemen dagoela, baina ez da gauza itxi bat: hona etor daitezke, galdetu eta bolondres edo bazkide modura parte har dezakete. 400 bolondres inguru ditugu. Ttakun denen artean egiten dugu eta beste 25 urte irauteko zer egin behar dugun ikusten ari gara.

Eta ospakizun konkreturik pentsatu duzue?

-Ekintzak baditugu buruan eta maiatzean beste erakusketa bat egin nahi dugu eta aurrerago dokumentalen bat jarri nahiko genuke. Orain gehiago gaude Euskararen Maratoiaren prestaketaren gainean eta aurtengo gaia euskararen erabilera izango da. Gainera, herriko beste elkarteekin elkarlanean zerbait berezia egin nahi dugu. Oraindik lo-tzeko daude gauza batzuk.

Landaberri ikastolak 50 urte, Euskal Maratoiak 30 urte, Ttakunek eta bertso eskolak 25 urte, ... Zer gertatu zen duela 25 euskal eragile asko jaiotzeko?

-Osagai batzuk eman ziren euskal kultura berpizteko eta duela 25 urte herriko euskal eragile garrantzitsu gehienak sortuta zeuden. Baina ukaezina da Landaberri ikastolak paper garrantzitsua izan zuela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902