Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertakoa eta garaikoa, hobe

hondarribiko bertako produktuaren astea den honetan, ikasleek bisita egin dute damarriko azokara, baserritarren lanaren emaitza gertutik ezagutzeko

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Talaia eskolako ikasleak, barazkiei begira atzo Damarriko azokan.

Galería Noticia

Talaia eskolako ikasleak, barazkiei begira atzo Damarriko azokan.

talaia eskolako ikasleak dira Hugo Redondo, Martxel Diaz, Naroa Zugasti, Amagoia Ardanuy eta Zuriñe Solachi. Zortzi urte dituzte eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan daude.

Beste ikaskide askorekin batera, Damarri kaleko plazatxoan, Santa Maria ateaurrean asteazkenero Hondarribiko baserritarren produktuekin egiten den azokara joan dira, Bertako Produktuaren Astea deitu denaren baitan, hazien tailerra egin eta bide batez, salmenta postuetan dagoena ezagutzera.

Ezagutzen al dute hondarribiar umeek baratza? Hugo Redondok, Naroa Zugastik, Martxel Diazek, Amagoia Ardanuyk eta Zuriñe Solachik “bai” esaten dute, duda izpirik gabe eta “barazkiak jatea oso gustuko”. dutela. “Aitonak baratza badu eta han berarekin” ibili ohi dela ere esaten du ikasle hauetako batek.

“Etxean eta eskolako jangelan barazki guztiak jaten ditugu”, esaten dute ere ia denek aho batez. Gero, berriz galdetuta, erantzuna argitzen dute. “Niri alkatxofak ez zaizkit gustatzen”, esaten du Martxel Diazek, eta “niri azalorea eta espinakak ere ez”, zehazten du Hugo Redondok. Naroa Zugastik ere “batzuetan barazkiak jateko unean etxean borroka” izaten dutela aitortzen du.

Guztiak, pozik bueltatu ziren eskolara, eskuetan errefautxo haziekin ereindako jogurt pote banarekin.

ezagutza eskasaOhituta al daude, atzo bezala, barazkiak fresko eta lurretik atera berri direnean ikustera, edo ebakita, garbituta eta erretiluetan plastikoarekin bilduta ikusten dituzte maizago? Denek barazki fresko eta bildu berriak” ikusteko ohitura dutela esaten zuten baina salmenta postuetako batean, Xalina-Errezubienea baratzeko Loli Alvarez ez zetorren honekin bat.

“Joan den astean, hazien tailerra egitera bisitan etorritako beste ikasle batek, arraultzak nondik zetozen galdetu zidan! Harritzekoa da, Hondarribian gaude eta ez baratza edo landa gunerik ez duen hiri haundi batean”, esaten zuen ekoizleak.

Postuetatik pasa ziren ume askok “barazkien izenik ere” ez zekitela aipatu zuen Álvarezek, baina bere ustez, “hau ez da harritzekoa, heldu eta adinekoen artean ere” gertatzen baita honelakorik. “Batez ere, sasoian ez dauden produktuak eskatzen dituzte. Ez dakite tomatearen garaia ez dela oraindik hasi, edo udan kalabaza eskean” etortzen dira, adibidez.

Horregatik, Bertako Produktuaren Astearekin bat, baratzako produktuen sasoien egutegia argitaratu dute Hondarribian.

“Garaian garaikoa zer den jakitea, erabiltzea eta balioestea oso garran-tzitsua da. Zaporeak askoz hobeak dira eta gainera, herriko ekonomia laguntzen dugu bertakoa erosten”, esaten zuen Gorka Cepedak, Arroka Berri jatetxeko sukaldariak. Erosketa egin zuen azokan, aste berezi honen baitan, gaur Itsas Etxeko elkartean egingo duen tailerrerako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902