Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Energia iraunkortasunaren aldeko apustua

Gure ikastolan urteak daramatzagu energia jasangarriaren alorrean aurrerapausoak ematen.

2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:07etan eguneratua

Zangozako Ikastolak antolatutako ekimenetako bat.

Zangozako Ikastolak antolatutako ekimenetako bat.

Galería Noticia

Zangozako Ikastolak antolatutako ekimenetako bat.

zangoza- Zangozako ikastolak urteak daramatza energiaren jasangarritasunaren alde apostu egiten. Hainbat urtez lan egin genuen CRANA erakundearekin SOUSTENERGY europar proiektuan, gure ikasleak, irakasleak eta familiak energia aurreztearen gaian eta kontsumo arduratsuan sentsibilizatzen.

2015-16 ikasturtetik hasita, Nafarroako Eskola Iraunkorren Sarean, EsenRED proiektuan, sartu gara sensibilizazioa honekin jarraitu nahi dugulako, gure ikastola gero eta jasangarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin.

Hiru urtetarako planteatu ditugun helburuak hauek dira: Zangoza herrian gero eta kotxe gutxiago erabiltzea ikastolara etortzeko, eta Udala eta mankomunitatearekin harremanak eta elkarlana sustatzea;guraso eta ikasleen aldetik baso jasangarriaren jarraipena egitea eta Oinez Basoko mantentze lanetan parte hartzea;ikastolaren eraikuntzaren plangintza energetikoa aurrera eramatea, geroz eta jasangarriagoa izan dadin;hezkuntza komunitatearen partaidetza guztia informatua izatea;eta arlo kurrikularrean ikasleak ingurugiroaren hezkuntzan konpetenteak egitea inguruarekiko erabaki arduratsuak hartzeko gaitasunak garatuz.

Plagintza hau aurrera eramateko ezinbestekotzat jotzen da hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa (zuzendaritza, gurasoak, klaustroa eta ikasleak). Jada, guraso talde bat lanean ari da mugikortasun jasangarriaren inguruan. Ikastolara joateko bideak aztertzen dituen galdetegi bat prestatu du, horri ikastolako %98ak erantzun dio. Diagnosia egina dago, orain martxan jartzea besterik ez da falta, ea hiru urte barru Zangozako gure ikasleak oinez edo txirrindulez etorri eta joan daitezen lortzen dugun.

LURRAREN EGUNA Hau guztia dela eta, bihar lurraren eguna ospatuko dugu ikastolan. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ditugu goizean zehar egiteko. - Z.I.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902