Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iraunkortasun taldea ana gomez, anabel mallada, tere ingelmo, nora bandrés, eva Bandrés eta axun urkia

“Ekintza asko egiten ari gara birziklapenaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan”

Gure ikastolan garrantzia handia ematen diogu iraunkortasunaren sustapenari. Hala, guraso talde bat arduratzen da gai hau lantzeaz.

Zangozako Ikastola - Jueves, 21 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:07h

Ikastolaren jasangarritasunaren alde lan egiten ari den guraso taldea.

Ikastolaren jasangarritasunaren alde lan egiten ari den guraso taldea.

Galería Noticia

Ikastolaren jasangarritasunaren alde lan egiten ari den guraso taldea.

zangoza- Ana Gomezek, Anabel Malladak, Tere Ingelmok, Nora Bandrések, Eva Bandrések eta Axun Urkiak osatzen dute Zangozako Ikastolan iraunkortasunaren inguruan lan egiten ari den guraso taldea.

Haiengana zuzendu gara Zangozako ikastolan jasangarritasunaren inguruan egindako lana ezagutu nahian.

Ebaluatu beharko bazenute 0tik 10era ikastolaren jasangarritasuna, nola ebaluatuko zenukete?

-Guk zazpi bat jarriko genioke. Ekintza asko egiten dira birziklapenaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan. Baina oraindik badaude egin beharreko ekintza gehiago. Gure ustez, instalazioetan inbertitzea funtseskoa da eta horretaz gain, energiaren eraginkortasunean eta kontzientziazio lanetan jarraitzea.

Zer sentitzen duzue guraso bezala ikastolaren proiektu batean lan zuzena egitean?

-Konpromiso eta lanaren aldetik gure seme alabentzat eredugarriak gara eta horrek pozten gaitu.

Zeintzuk dira aurtengo helburuak?

-Aurten bi helburu nagusi ezarri ditugu: lehenengoa, kontzientzian eragiteko mugikortasun iraunkorrerako plan bat egitea da. Eta bigarren helburu nagusia Nafarroa Oinezen eraiki zen Oinez Basoaren jarraipenean laguntzea.

Badakigu mugikortasunaren inguruan ikastolako familiei galdetegi bat pasa diezuela seme-alabak ikastolara txirrindulaz kotxez edo oinez datozen jakiteko. Zeintzuk izan dira lortutako emaitzak?

-Hasteko esan beharra dugu oso harrera ona izan dugula eta partehartzea erabatekoa izan dela. Emaitzei dagokienez, ikasle gehienak oinez datoz ikastolara baino itzulera kotxez egiten dute. Arrazoiak erosotasuna eta denboraren aurrezpena direlarik. Bestalde, txirrindularen erabilera eskasak atenzioa deitu digu eta erabilera bultzatzeko eta errazteko bidean (bide gorria , txirrindulak uzteko lekua...) lan egin behar dela argi utzi dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902