Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Tortura

Maddalen Iriarte - Jueves, 21 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:11h

nola zen botere banaketarena? Botere exekutiboa, legegilea eta judiziala ziren, ezta? Eta bakoitza bestearengandik independentea, ez al da horrela? Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak dio berak sinesten duela hori horrela dela. Baina bere ekintzek agerian uzten dute ministroa.

Jose Ricardo de Prada epaile espainiar bat da. Bertako Auzitegi Nazionalean magistratua. Eta joan den astean Tolosara etorrita, esan zuen askotan izan dituela berak tortura susmoak. Ezer berriegirik ez. De Prada jaunak esan gabe ere, Nazio Batuen Erakundeko Theo van Boven berak, tortura Espainian noizbehinkakoa baino gehiago dela esana dauka;baita Amnesty Internationalek ere.

Baina Fernandez Diaz ministroari “infameak” iruditu zaizkio epailearen hitzak. Biktimak iraintzen omen ditu. Eta epailea zigortzea eskatu du. Delituren bat egin omen du.

Itxuraz, ministroak nahiago du txintik ere esaten ez duen herritargoa. Fiteroko moduan, agintari zibil, militar eta erljiosoak (egunero mezetara joaten dena da Fernandez jauna) Guardia Zibilari txaloka ikusi nahi ditu ministroak, edozer gertatu ere. Espainiar ministroak uste du inork ez duela ahotsik altxa behar, tortura salatzen dutenak atxilo-tzen baditu poliziak. Fernandez Diaz pozik biziko litzateke, goizero-goizero, bera mezetatik irten orduko, disidente guztiak atxilotuta baleude. Legea denentzat berdina dela erakutsiz, gainera, berdin zaio disidentea ezker abertzalekoa edo Espainiako magistratua izan.

Eta okerrena da inork ez diola kargu hartzen. Inork ez duela isilarazten. Inork ez duela Espainiako parlamentura dei-tzen. Nafarroako epaileek agiri bat kaleratu zuten, esanez eurek ez zituztela agindu Burlatako atxiloketak. Fernandez Diazen gauza ziren, beraz. Baina epaile batek ez du deitu oraindik ministroa deklaratzera. Goizaldean etxean baten bat ate joka sumatuz gero, zalantzarik gabe esnezaleak izan behar du, demokrazia batean. Hori zion Churchillek. Baina Espainia ezberdina da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902