Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Keinu txikiak

Julen Begiristain, eguzki talde ekologista eta antinuklearra - 2016(e)ko apirilaren 21a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Bai! Horiek omen dira benetan garrantzia dutenak. Azken urteetan keinu txiki batzuek jarri gaituzte gipuzkoarroi Europa mailan erreferente. Eta zeintzuk dira keinu txiki horiek? Bada, etxeko hondakinak boltsa berean bota beharrean boltsa desberdinetan banatzea. Bai! Hori da egin behar den guztia. Horrela hondakin bakoitza dagokion tratamendua jasotzera bidera-tzen dugu eta dituen lehengaiak berreskuratzen ditugu material berriak sortzeko, amalurratik berriro hustiatu gabe. Keinu txikiak erreperkusio handiak dauzkatenak. Keinu txiki hauek, duela urteak burutu izan dituzte hainbat herritar arduratsuk, hortaz ez da formula berria. Hori bai, berebiziko garran-tzia dauka herritar guztiek hori egitea, izan ere norabide egoki bat har-tzen dugunean, nork desbideratu nahi du ba?

Zoritxarrez azken hilabeteetan erraustegia berriro eraikitzeko erabakia keinu txiki batez egin dute ere, kargua hartu eta onartu, horrelako gai batek beharko lukeen eztabaida eta gehiengo zabalaren adostasuna lortu gabe. Keinuetan ere, txikiak izan arren, norabide kontuak baditugu, alegia, norabide zuzenak eta norabide okerrak.

Mugimendu ekologistatik apostu egiten dugu norabide zuzena hartzearekin, hau da, birziklatzearekin. Beste edozein jokabide zuzen eredugarri bilakatzen dugun bezela, birziklatuz gure etorkizunerako ezinbestekoak diren ingurumen eta ondorengoen alde egiten dugu, horregatik jarrera eredugarri hori guztiok barneratu behar dugu. Keinu txiki okerrek erraustegia ahalbideratu eta arriskuan jarriko lituzkete aipatutako ingurumena eta gure ondorengoen osasuna.

Norabide zuzeneko keinu txikiak, horiek bai onak!



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902