Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Landarbaso Munduan’ ikuskizuna, igandean

Errenteriako taldeak, bere 25. urteurrenean, emanaldi berezi hau eskainiko du

Aitziber Muga - 2016(e)ko apirilaren 20a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Iñaki Tolaretxipi eta Ion Collar, atzo aurkezpenean.

Galería Noticia

Iñaki Tolaretxipi eta Ion Collar, atzo aurkezpenean.

Errenteria- Errenteriako Landarbaso abesbatzak aurten 25 urte beteko ditu eta urteurren hau goraipatzeko hainbat emanaldi berezi antolatu ditu. Hauetako bat datorren igandean eskainiko du.

Fatimako parrokian 19.30etik aurrera Landarbaso Munduan izeneko ikuskizuna aurkeztuko du. Bertan, taldeak bere ibilbide oparoan bisitatu dituen zenbait herrialderen obrak abestuko ditu. Lituania, Letonia, Austria, Japonia, Suedia eta AEB dira horietako herri batzuk.

Emanaldi honetarako, Landarbasok bereziki hamalau kanta abestuko ditu kapelara;hau da, ez dute musika instrumentuen laguntzarik izango, perkusioa egongo da soilik. Obra horiek kontzertu eta nazioarteko lehiaketa desberdinetan abestu ditu taldeak eta horietako asko egun Landarbaso abesbatzak dituen sariak lortzera eraman duten abestiak dira. “Hori horrela, ikuskizun artistikoaz gain, musika ere berezikoa izango da”, ziurtatu zuen atzoko aurkezpenean taldeko zuzendariak, Iñaki Tolaretxipik.

“Argiak, soinua eta 10x7 metroko pantailan emango den bideoa izan ditugu lagun emozio eta sorpresaz beteriko 90 minutuko ikuskizuna osatzeko”, azaldu zuen. “Argiteria eta naturako soinuez jantzitako giroak, 300 irudi baino gehiago, ia 50 bideo, horietako batzuk liluragarriak, eta kanpai musikalak izango dira geltokirik gabeko tren musikal honen osagaiak”, gaineratu zuen.

Izan ere, ikuskizun guztian, ordu eta erdian, ez da geldiunerik izango eta abentura musikal honek ikuslea era aktiboan eramango du kontinente batetik bestera, adierazi zuen Tolaretxipik. Gainera, Musikeneko Jasone Alba irakasle sonatuarekin elkarlanean prestatutako eszena lanak “abesbatza eta publikoa modu berezian batuko ditu”.

Bestalde, Errenteriako Kultura zinegotziak, Ion Collarrek, Udalaren lana horrelako emanaldi bereziei eta herriko taldeei euskarri ematea dela azpimarratu zuen.

Sarrerak dagoeneko salgai daude bost eurotan Niessen kulturguneko leihatilan, aldez aurretik, eta kon-tzertuaren egunean ere, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Fatimako parrokian bertan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902