Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Portua osoan txandakako TAOa nahi du Abotsanitzek

Obren ostean izan den plaza gutxitzearen aurrean neurriak eskatu dituzte

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko apirilaren 20a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Bentako aparkalekuaren ikuspegi bat.

Galería Noticia

Bentako aparkalekuaren ikuspegi bat.

Hondarribia- Azken urte hauetan Portua auzoan egin diren berritaratze lanen ondorioz pairatu den aparkaleku kopuruen murrizteak sortutako kaltea arintzeko, “Bernat Etxepare kalean jarri den txandadako TAOa auzo osora zabaltzea” eskatu dio Abotsanitz (AA) talde politiko abertzaleak Hondarribiko Udalari.

“Egin diren hobekuntza urbanistikoak (ur sareen berritzeak, kaleenak edo peatonalizazioak) nabarmenak dira baina honek guztiak, Portuko bizilagunentzat zein orohar hondarribiar askorentzat hain onak ez diren aldaketa batzuk ere ekarri ditu, beraien eguneroko bizitzan”, esan dute Abotsanitzetik bidalitako oharrean.

“Hondarribiko Udalak konponbide antzuak eskeintzen” dituela esan dute. “Bentako aparkalekuan auzotarrentzako auto-plazak eskaintzen dituen bitartean, Udalaren asmoa, ondorioak planifikatuz eta Donostia kaleko aparkalekuaren proiektuaren beharra areagotuz, Bentako aparkalekua desagertaraztea” dela salatu du oposizioko talde nagusia denak.

diru-bilketa Gainera, AAren ustez, “Portuan erabiltzen den TAO sistema diru-bilketarako dago diseinatua eta bere helburua izan beharko lukeen txandatzea hutsaltzen du, astelehenetik igandera baitago indarrean eta duela gutxiz geroztik baita, Bernat Etxepare kalean bakarrik, txandakakoa, hau da, denbora mugatu baterako bakarrik”.

Gainera, Abotsanitzek San Pedro eta Santiago kaleetan egindako trafiko zentzuaren aldaketak “merkataritzara eta zerbitzuetara iritsi nahi duten hondarribiar asko baldintzatzen dituela” ohartarazi du.

Honengatik guztiarengatik, talde politiko abertzaleak zenbait eskari egin dizkio Txomin Sagarzazu jeltzalea buru duen Udalari.

Alde batetik, “Portua osoko TAO guneak txandakakoak izan ditezela eta sistema hau erabiltzen den asteko egunak murriztea”.

Bestetik, AAk “ merkataritza eta zerbitzuetara iristea errazteko, hondarribiarrek Portuan doan aparka-tzeko denbora bat edukitzea” nahi du eta “Santiago eta San Pedro kaleetan auto zirkulazioa goizez erabat irekita egotea” eta ez bizilagun eta baimenduetakoentzat soilik.

Azkenik, “trafikoa kontrolatzeko aitzakiarekin herrian jartzen ari diren gehiegizko kamerak kentzea” eskatu du Abotsanitzek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902