Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Debabarrena-Urola Erdia

Galdeketa girotzeko ‘Erabaki Fest!’ jaia izango da Azpeitian

Lehen eta oraingo hamar musika talderen emanaldiak izango dira hilaren 30ean

Jabi Leon - Martes, 19 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Hitzartu elkarteak herri galdeketa prestatzeko larunbatean egin zuen batzarra.

Hitzartu elkarteak herri galdeketa prestatzeko larunbatean egin zuen batzarra. (J.L)

Galería Noticia

Hitzartu elkarteak herri galdeketa prestatzeko larunbatean egin zuen batzarra.

azpeitia- Azpeitiarrek erabaki-tzeko eskubidearen aldeko herri galdeketa ospatuko dute ekainaren 12an eta jardunaldi hori girotzen joateko, herriko musikari eta tabernariek egun osoko musika jaialdia antolatu dute hilaren 30erako.

Erabaki Fest! izenpean burutuko den jai horretan Azpeitiko “lehengo eta gaurko eta zenbait estiloko” hamar musika talderen emanaldiak egongo dira herriko kale, taberna eta aretoetan. Kontzertu guztietarako sarrera libre izango da.

Tabernari eta musikariek “Hitzartu herri-ekimenak ekainaren 12rako planteatu duen galdeketarekin bat egiteko” antolatu duten hilaren 30eko festak 11.30ean izango du hasiera, Jose Luis Frantsezenak parrokian eskainiko duen organo kontzertuarekin.

Ordubete beranduago trikitilari, abesbatza eta dantzariek Plaza Nagusian hasiko den eta Jose de Artetxe inguruan bukatuko den emanaldi ibiltaria eskainiko dute.

Goiz parteko kontzertuei amaiera emateko Unai Hirukoa, Xabier Saldiaz eta Amagar taldearen emanaldia egongo da (13.30ean) Iraurgi saskibaloi taldeko tabernaren plazan.

Arratsaldeko emanaldiak herriko hainbat tabernetan izango dira.

Hasteko, 17.00etan Verräter taldearen kontzertua egongo da Etxezurin, 17.45ean Trini Fox taldearen emanaldia Pikuan, 18.30ean Sagabathor bandaren saioa Oinatzen, 19.15ean LS Senghor taldearen kontzertua Orkatzen, 19.45ean Ezten taldearena Pikuan eta 20.15ean Jotakie taldearena Orkatzen.

Edonola ere, apirilaren 30erako prestatutako festa ez da hortan geratuko. Izan ere, gaueko 22.30etik aurrera Tiobibo, Legen Beltza, Fundiziyue eta Egurra Ta Kitto talderen partaidetzarekin jaialdia izango da Sanagustin kulturgunean.

Era berean, ekainaren 12ko galdeketari babesa emateko prestatutako abestiaren zuzeneko aurkezpena egingo dute ekitaldi horretan.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE), Azpeitiko musikariek eta Hitzartu herri-ekimeneko kideek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte hilaren azken larunbaterako prestatutako musika emanaldietara gerturatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902