Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Tolosaldea

Tolosa eta Uztaritzeko 100 gazte elkarlanean arituko dira

Datorren astean Tolosako hiru ikastetxek bat egingo dute Saint Joseph ikastolako 25 ikaslerekin batera memoria historikoaren inguruko tailerrean

Ane Sanzen erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko apirilaren 19a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Proiektuaren kudeatzaile eta parte-hartzaileen ordezkariak, atzoko prentsaurrekoan.

Proiektuaren kudeatzaile eta parte-hartzaileen ordezkariak, atzoko prentsaurrekoan. (A.S)

Galería Noticia

Proiektuaren kudeatzaile eta parte-hartzaileen ordezkariak, atzoko prentsaurrekoan.

Apirilaren 28 eta 29 bitartean Uztaritzeko Saint Joseph ikastolako 25 ikasle izango dira Tolosan, bi herrien artean memoria historikoaren inguruan antolaturiko tailerrean parte har-tzeko. Tolosako hiru ikastetxek egin dute Tolosako udalak eta Aranzadik proposatutako proiektuarekin bat;Hirukide, Orixe eta Laskorain ikastolek. Bakoitzetik 25 ikasle batuko dira jardunaldietara, beraz, 100 gazte ariko dira bi egunez elkarlanean.

Ikasleek memoria historikoak gizarte demokratiko baten sorkun-tzan duen garrantzia ondoriozta-tzea da tailerraren helburua. Honetarako, XX. mendean izandako gerretan, Gipuzkoan zein Lapurdin, giza eskubideen urraketak sufritu zituzten Uztaritze zein Tolosa inguruko gizabanakoei buruzko informazio iturriak taldean analizatuko dituzte zenbait dinamikaz baliatuz.

Mikel Errazkin Aranzadiko kide eta tailerren kudeaketaren arduradunak, proiektua definitzeko memoria historikoa autoaren atzerako ispilu batekin alderatu zuen. “Aurrera goaz atzekoa begibistatik galdu gabe, aurrera egiteko ere beharrezkoa dugulako”, azaldu zuen.

Iparraldeko gazteak ostegunean, apirilak 28, 15.00ak aldera iritsiko dira Tolosako kultur etxera. Launakako taldeak osatuko dira, zentru bakoitzeko bana, eta arratsaldean zehar elkar ezagutzeko hainbat dinamika egingo dituzte. Eguna amaitzean, Saint Josepheko ikasleak tolosarren etxeetan geratuko dira lotan.

Ostiralean goizean goiz ekingo diote lanari. Talde bakoitzari pertsonai historiko bat esleituko zaio, eta informazio hainbat euskarri erabiliz eguerdira arte poster bana prestatuko dute, ondoren, gainontzeko ikasleei egindako aurkikuntza eta hausnarketak azaldu ahal izateko.

ONDO PASATZERABaina ez da guztia lana izango gazte hauentzat. Kalejiran ere arituko dira, Tolosako Zerkausian lagunartean bazkaltzeko aukera izango dute etxetik eramandako bokadiloekin, eta elkartrukea amaitzeko, Oria ibaian arraunketa saioa egingo dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902