Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Loatzoko igoera-jaitsieraren XXIV. lasterketa izango da igandean Amasan

Irteera Uxo-Toki elkartean izango da goizeko 10.30ean, eta izen ematea egunean bertan toki berean 9.00etan

2016(e)ko apirilaren 19a, asteartea - 06:12etan eguneratua

AMASA- Igande honetarako, hilaren 24a, Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute Amasako Martina Kultur Elkarteko gazteek eta Uxo-Toki elkarteak. Aurtengoa XXIV. edizioa izango da eta irteera 10.30erako dago aurreikusia Uxo Toki elkartetik. Korrikalari bakoitzak Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du, guztira 9,73 kilometrotako ibilbidea eginez. Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan, baina antolakuntzatik argi utzi nahi dute jaitsiera arreiskurik gabekoa dela.

Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman behar dute, goizeko 9.00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean bertan, doan. Lehenengo sailkatuek saria izango dute, bai gizonezkoen eta baita emakumezkoen kategorian ere. Lehen postuentzat 120 euro eta txapela, bigarrenentzat 80 euro eta hirugarrenentzat, 50 euro. Sari banaketan parte-hartzaile guztien artean txuleta, arkumea eta abar zozketatuko dira. Hamaiketakoa ere eskainiko dute Loatzon bertaratu nahi duenarentzat.

GPS orientazio ikastaroaEskaera handia zela eta, Uzturre Alpino Klubak beste behin mendian GPS bidezko orientazioaren inguruko kursilo bat antolatu du maiatzerako. Hirugarrenez eskainiko den ikastaro hau hiru klase teorikok eta ariketa praktiko batek osatuko dute.

Teoria maiatzaren 2, 4 eta 5ean emango da 19.00etan, eta praktikak maiatzaren 7an goizez egingo dira, larunbata dela eta. Informazio gehiagorako edota izen emateko 943 652 789 telefonora deitu edo email bat bidali info@alpinouzturre.eus helbidera. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902