Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pasai Antxoko San Fermin jaien kartel lehiaketa abian da

Lanak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Kultura eta Hezkuntza sailean

2016(e)ko apirilaren 19a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Pasaia- Pasaiako Udalak Antxoko San Fermin jaien kartel lehiaketa deitu du. Irabazten duen lanak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da.

Lehiaketa honetan Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte eta originalak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Kultura eta Hezkuntza sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).

Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.

Aukeratutako kartelaren egileak sari hauek jasoko ditu: Leunda tabernan lau pertsonentzako bazkaria eta 200 euro.

Garaile suertatuko den lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Bestalde, sarituak izan ez diren lanen egileek, Kultura eta Hezkuntza sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.

Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke eta kartelean “San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2016. Uztailaren 6tik 10era” lemak agertu behar du. Kartazal itxi batean, egilearen izen-deiturak eta helbidea jasoko dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902