Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

‘Librea Ninçana’

Ana Telletxea - Lunes, 18 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Galería Noticia

“Historia beharrezkoa zaigu, baina ez jakinduriaren lorategian gaizki hezitako alferrak behar duen historia;bestelako historia bat zaigu beharrezkoa”. Halaxe zioen Nietzchek.

Eta halaxeko ustearekin abiatu zuen Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Librea Ninçana proiektua Aitor Subizaren zuzendaritzapean. Hasierako oinarri nagusia Nafarroaren konkistaren urtemuga gure ekarpenarekin janztea izan zen, baina poliki-poliki beste garai latzen oroitzapena ere gorpuzten hasi zen, eta horrela, historia beraren bi mutur lotu ditugu hondarrerako, 1512a eta 1936a.

Hemen sufritutakoa bestelako lengoaia batekin kontatu nahi izan dugu;sinbolikoago, sentsorialago, gogoetazkoago. Dokumentazioak berri batzuk ematen ditu, ezkutatu digutenak huts handia utzi du, bildu ez zena ahaztu da, eta joanarazi zituztenak mina zaizkigu. Izan ere, eta inongo makillajerik gabe, gerrek hemen jende asko hil dute, eskubide asko zapuztu, patu gehiegi okertu, gezur asko iltzatu, ausen-tzia gorria sortu;une jakin batean etorkizuna aldatu ziguten zeharo, eta hori ez da iragan kontua bakarrik, egungo egoera ekarri digu zuzenki: “Zer estadutan aurkitzen geran, eman behar dut aditzera, pake santuan bizi ginanak, sartu gaituzte gaitzera” dio Aita Donostiak Eratsunen jasotako kantuaren hasierak.

2012an eman genuen estreinakoz ikuskizuna Gaiarre antzokian;ondotik Atarrabia, Barañain eta Xabierko auditorioetan aurkeztu genuen, eta baita Donostiako Victoria Eugenia eta Bilboko Arriaga antzokietan ere. Ibilbide ederra, intentsoa, sentimentala, ebokadorea izan da, eta batez ere, justiziari aldarria, herri honek merezi duen aitortza xaloa egiten sentitu baitugu gure burua.

Aste honetan bidaia bukatu dugu, zikloa itxi da. Ostiralean Librea Ninçana ikuskizunaren soinu-banda biltzen duen diskoa aurkeztu genuen Iruñeko Planetarioan. Ikusgarriaren gainerako elementuak ahaztu gabe inolaz ere, emanaldiaren hots-arima bildu nahi izan dugu azken txanpa honetan. Doinua, kantua, hitza eta testigantza.

Mikel Petrirena musika zuzendaria gabe zailki egin geniezaiokeen aurre halako egitasmo bati, eta ostiraleko aurkezpenean bere hi-tzetan sumatu genuen emozioak argi adierazi zuen bihotzean mamitu duela lana, ederki mamitu ere. Kapitulu hau bukaerara etorri da, baina zalantzarik gabe, orrialde berriei toki emateko bokazioaz.

“Catigatu ninduçun librea ninçana, niças eras daiçu gura doçuna. (…) Ausençia triste gogor cruela, nola ilgo nauçu orain onela, despedidan indaçu lastan bat lastana, niças eras daiçu gura doçuna”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902