Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
astearte honetan Bilbon

Nobela beltza izango dute mintzagai Jon Arretxek eta Jon Alonsok

EP - 2016(e)ko apirilaren 18a, astelehena - 16:32etan eguneratua

Galería Noticia

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Jon Arretxe eta Jon Alonso idazleak elkartuko ditu astearte honetan, apirilaren 19an, itxuraz irakurleen artean oso garai ona bizitzen ari den eleberri beltzaren eta literatur munduko krimenaren bilakaera aztertzeko. "Beltzaren koloreak" izenburuko topaketa euskaraz izango da eta Iratxe Fresneda kazetariak moderatuko du.

BILBO. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, topaketa arratsaldeko 19.30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte. Ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren.

Jon Alonso Iruñean jaio zen, 1958an. Biologian lizentziatua, euskara irakasle izan ondoren, itzultzaile gisa ari da lanean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Literatur tailerrak eta hitzaldiak ere eman ditu, eta hainbat komunikabidetan aritu da. Ia 40 urterekin hasi zen lanak argitaratzen, eta bere lehenengo lana saiakera izan zen: "Idiaren eraman handia", 1995eko Mikel Zarate saria.

Halere, irakurleen artean lortu duen aintzatespena eleberri beltz dibertigarri eta bitxiek osatutako bildumak ekarri dio. Izan ere, bere lan berria eleberri beltzari buruzko saiakera laburra da: "Beltzaren koloreak". Genero beltzaren bilakaera aztertzen duen testua da, zelan igaro den ezarritako ordena kritikatzetik sistema sozioekonomiko neoliberala onartzera.

Alonsok 25 idazleren 100 eleberri aztertu ondoren atera ditu bere ondorioak. Itzulpengintzan ere ari da, eta berak itzuli ditu Jose Saramagoren "Lisboako Setioaren Historia" eta Julio Cortazarren ipuin antologia bat, besteak beste.

JON ARRETXE

Bestalde, Jon Arretxe Perez (Basauri, 1963) euskaraz idatzitako literaturak duen egile garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Euskal Filologian doktore eta Hezkuntza Fisikoan lizentziatua izateaz gain, piano eta kantu ikasketak osatu ditu Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Arretxe pertsona polifazetikoa da, eta, sorkuntza lana egiteaz gain, bere liburuei eta bidaiei buruzko hitzaldiak ematen ditu eta opera abesten du.

1991n bere lehenengo lana argitaratu zuenetik, bere lanen artean bidaietako literatura ("7 Kolore", "Tubabu", "El sur de la memoria") eta eleberri beltza ("Xahmaran", "La calle de los Angeles", "Tangerko Ametsak") daude, batez ere. Horrez gain, haur eta gazte literatura ere argitaratu du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902