Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Uztargilleak

Txomin Garmendia - Domingo, 17 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Irakurle, idazlan onen izenburua irakurrita badakit zer pentsatuko dezun: bei-pareak edo idi-pareak lanerako lotzen diran uztarri oien egilleak noski.

Ez da ba orrela, beste uztargille batzuk ezagutu ditugu Euskalerrian;da oraindik izango dira noski;andregaia edo gizongaia norbaitentzako billa dabiltzan oiek ain zuzen.

Arraza bakoitzak baditu bere utsuneak eta berezitasunak, eta euskaldunak ere bai geureak. Euskaldunaren moztasun bat, neskatarakoa izan dala-edo, badala esan bear;batez ere baserritarretan. Neska gazteai itzegiteko eta lore batzuk botatzeko kapaz ez giñanak asko izan gerala esan bear. Gauzak aldatzen dijoazten arren, utsune orrek jarraitzen dula esango nuke. Orrela uztargille oien bearra.

Garizumako mixio batzutan ere, entzunda gaude mutillan moztasun ori, eta onela zion mixiolariak: “Gero andregaia amak billatu bear”.

Mutillan moztasun ori ikusita ez da arritzeko, neska gazteak urrutikoan zale izatea. Ori baieztatutzen bertsoak Auspoaren 139’garren liburuan datozte. Bertsoak zein urtetakoak diran ez du jartzen liburuak, baiña aspaldikoak edozein modutara ere.

Cazadores de Arapiles izeneko batalloia egona zan Tolosan eta ori gaia bertso auena, amairu dira guztiak, dozenerdi bat naiko izango dira noski, adibiderako:


Bertako mutil txarrai

menosprezioa,

kasorik egin nai ez

duten azioa;

armadunen aldeko

konbersazioa,

soldaduak daukate

estimazioa.

Ezkontzeko geienen

aginduak noski,

etziraden konpontzen

alkarrekin gaizki;

ibillera guziak

iñork ez dakizki,

bañan esango ditut

ikusiak itz bi.

Zirurien zirala

soldadu-andreak,

partieran ibilli

dira zelebreak;

karrisiaz negarrak

ta pesalunbreak,

arritu dira oso

bistako jendeak.

Estazio aldean

nobi ta nobio,

partierak egiten

agur da adio;

eziñ gelditu dala

malkoa jario,

amanzebatuakin

ez da misterio.

Alkanzatutzen saia

baldin al baleri,

obe da parte eman

gobiernoari:

berriz biraldu zala

batalloia ori;

bestela penaz illko

dirala dirudi.

Tronpetaren soñua

nai dute aditu,

musikari atzetik

gañera segitu;

dantza ta jolasetan

gero dibertitu,

soldaduak orrela

engañatzen ditu.


Tolosar neska auek ere, urrutikoak maite zituzten nunbait;bertakoak ainbat utsegite izan dute ordea, oiek ere. Gaitz negargarriagoa sartu zaigu orain: Euskadin bertan igarotzen ote da egunik, bere andrea edo bikote-kidea il edo gaizki tratatu gabe? Bildurgarria benetan!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902