Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Rajoyren eskutan

Bingen. Zupiria - Domingo, 17 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Hamabost egun, maiatzaren 12rako. Ordurako Espainian gobernua osatzen inork asmatu ez badu, ekainaren 26an, hauteskundeak berriro. Rajoyk bere burua irabazle ikusi arren ez zuen pausurik eman, beste guztien ezetza ziurtzat joz. Arrapaladan, Sánchez sozialistak hartu zuen gidaritza, batzuekin eta besteekin hitz eginez, aldaketaren gobernua erraz ikusten zuela-eta. Ez du lortu. Negoziazioan Ciudadanosen hatzaparretan trabatu da eta Riverak baldintza nagusi eta bakar bat ezarri dio: Utikan Podemos! Aldaketaren gobernua ezinezko egin dute: Podemos bidelagun nahi ez duelako, Ciudadanosek;PSOErekin negoziatzeko batere asmorik ez zuelako, Podemosek;eta Iglesiasekin ezer nahi ez duelako, Sánchezek. Ez aldaketa-gobernu, ez ezker eta ez zentro. Porrota. Puntu honetara iritsita, hauteskunderik nahi ez bada, Rajoyk luke aukera bakarra, baina ezin ezer espero. Aste honetan izan dituen desastreak ikusirik, harropuzkeriak eta kanpainak aldera batera utzi eta PSOEri dei egin behar lioke eta baztertu ezingo lukeen moduko eskaintza egin Sánchezi, PP eta PSOEren arteko akordio nagusi bati bide eginez. Ez zait batere gustatzen aukera hau, baina ba ote da beste biderik? Orain ez. Eta gero? Ezingo litzateke Rajoy izan presidente eta akordioak sendoa izan beharko luke. PPk asko eman beharko luke eta PSOEk asko hartu, bere konpromisoaren truke. Gertatuko ote da? Ez dut uste. Rajoy irabazleak du giltza. Bere burua irabazle ikusten jarraitzen du. Aste honetan jakingo da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902