Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Errikarte Agirre argazkilari legazpiarra

“Erretratuak ateratzea oso polita da, baina hondartza batek sekula ez dizu esango argazki zatarra atera diozula”

Errikarte Agirre argazkilari legazpiarrak ‘700.50.8.45’ erretratu erakusketa ireki zuen atzo Legazpiko kultur etxean. Argazkiak hilaren 29a arte egongo dira bertan

Asier Zaldua - Sábado, 16 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Errikarte Agirre

Errikarte Agirre

Galería Noticia

Errikarte Agirre

legazpi- Nola suertatu da egitasmo hau?

-Urte batzuk eman ditut modeloekin erretratuak egiten eta 2014an neure burua nekatuta sentitu nuen. Hala, erretratu naturalak egitea erabaki nuen. Ez arroparik, ez makillajerik: pertsona den bezalakoa erakutsi, parafernaliarik gabe.

Zergatik jarri diozu izenburu hori erakusketari?

-Toki askotan zenbaki bat besterik ez garelako. 700 kameraren modeloa da, 50 objektiboaren fokala, 8 diafragma eta 45 argiaren angelua. Izan ere, argazki guztiak toki berean egin ditut, fondo, argi, kamera, diafragma eta objektibo berarekin. Argazkiak Legazpiko Ikatza argazkilari elkartearen lokalean atera nituen.

Modelo guztiak legazpiarrak al dira?

-Batzuk bai: Ikatzako lagunak, senitartekoak... Dena den, gehienak kanpotar ezagunak dira. Bilbo, Gasteiz, Donostiatik... espresuki etorri ziren argazkiak ateratzera. Adin eta sexu ezberdinetako jendea nahi nuen eta deialditxo bat egin nuen Facebook bidez.

Zenbat jendek erantzun zuen?

-50 lagun baino gehiagok. Batzuk kanpoan gelditu ziren, konpromisoagatik etorri zirelako edo urduri jarri zirelako.

Ez zen erraza izango hainbeste jende koordinatzea. Gainera, ez dira profesionalak.

-Gasteizko lagun batek hamabi lagun ekarri zituen. Hiru autotan etorri ziren. Bi aitona-amonak ziren eta ez zieten esan gerritik gora biluztu egin behar zirela. Atzera egin zuten. Gazte bat, berriz, urduri jarri zen.

Nolatan halako erretratu zaletasuna?

-Ikatza elkartean hasi eta gutxira estudioan argazkiak ateratzeko ikastaro bat egin genuen eta handik gutxira lagunei eta haurrei erretratuak egiten hasi nintzen. Gustatu egin zitzaidan. Ondoren, Interneten jendeak bere burua modelo bezala eskaintzen duela jakin nuen eta horiekin lan egiten hasi nintzen. Dena den, natura, kirola, gai sozialak... ere atsegin ditut. Baina erretratuak bereziki aberasgarriak iruditzen zaizkit: interakzioa oso aberasgarria da, jende asko ezagutzen da... Gainera, pertsona bat nahi zenuen bezala erretratatzea oso pozgarria da.

Erretratuak egiteko, paisaien argazkiak egiteko ez bezala, pertsonekin lan egin behar da.

-Erretratuak egitea oso polita da, baina hondartza batek sekula ez dizu esango argazki zatarra atera diozula.

Modeloa eta argazkilaria elkarrekin gustura egotea oso garrantzitsua da. Nola lortzen duzu?

-Egia esan, proiektu honetako argazki asko korrika eta presaka egin ditut. Arabatik etorri zirenak turismo pixka bat egiteko asmoarekin etorri ziren eta ea hamabietarako bukatuko genuen galdetu zuten. Hamabietarako bukatu genuen. Izan ere, dagoeneko truku batzuk ditut jendea eroso sentitu dadin. Oso lotsatia naiz eta erretratuak egiteak irekiagoa izaten lagundu dit. Hasieran, jendeari behar nuen tokian jartzeko esan eta berehala argazkia ateratzen nion. Ez nekien azalpenak edo aginduak ematen, baina modelo askori lagundu egin behar zaie.

Dagoeneko psikologian eta fisiologian aditua izango zara jada.

-Beharbada, inkontzienteki bai.

Beste egitasmorik ba al duzu eskuartean?

-Honekin batera tatuaiekin lotutako egitasmo bat hasi nuen, baina ez zen aurrera atera. Seguru aski, erretratuen proiektua luzatu egingo dut. Erakusketa berritzen joateko asmoa dut: argazki batzuk kendu, beste ba-tzuk jarri...

Ametsetako argazkiren bat ba al duzu?

-Ez. Ametsetako argazkiak asko dira. Batzuk lortu egiten dituzu eta beste batzuk ez.

Zein da argazki bategatik egin duzun zorakeria handiena?

-Ikatzako lagun batekin Palentziara joan-etorria egin nuen egun bakar batean, amapola batzuen argazkiak ateratzeko. Gainera, ezer gabe etorri ginen ia. Beste behin, hondartza batean, blai eginda bukatu nuen: oso kontzentratuta nengoen eta ez nin-tzen konturatu olatua zetorrela.

Aspaldi zaletu al zinen argazkigintzara?

-Duela 11 bat urte ikastaro bat egin nuen, lagun batek utzi zidan reflex kamera batekin. Kamera hark ematen zituen aukerez jabetu nintzenean, argazkigintzaz maitemindu nintzen.

Gipuzkoako txoko kuttuna. Aspaldi honetan ez naiz joan, baina Urbia esango dut. Mendira joaten naizenean, mendiaz gozatzea gustatzen zait eta ez dut kamera eramaten.

Paisaia idiliko bat. Flysch-a.

Festa edo kultur ekitaldi bat. Aspaldi honetan ez dut parrandarik egin... Legazpiko Santikutz jaiak.

Hondartza bat. Getariakoa, umetako oroitzapenengatik.

Mendi bat. Txindoki. Aspaldi honetan ez naiz joan, baina urrutitik ikusteko ere oso mendi berezia da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902