Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute

Administrazioarekin harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da kanpaina honekin

Sábado, 16 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Tolosa- Tolosako Udalak, kide den Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere.

Beste behin, gainera, UEMAtik haratago doa elkarlana, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute kanpaina honetan.

Egitasmo berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak ireki-tzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. “Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu eta aitzindariak izan gaitezke horretan”, adierazi dute Tolosako Udaletik.

Geroz eta herritar gehiagoOhi bezala, aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta oso modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasunik.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak. “Euskararen normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso bat da hau”, amaitu dute Tolosako Udaletik. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902