Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertso afaria egingo dute gaur Herrerako elkartean

Sábado, 16 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

donostia- Altzako XVI. Bertso Asteari ekingo diote gaur gauean auzotarrek Herrerako elkartean egingo duten bertso afariarekin. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izango dira gonbidatuak.

Altzania eta Altzako Bertsozaleek antolatzen dute urtero Bertso Astea eta aurtengo edizioaren hurrengo hitzordua hilaren 24an izango da. Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria arituko dira bertsotan Altzako kaskoko plaza gorrian (18.00etatik aurrera) eta Unai Elizasuk egingo ditu gai jar-tzaile lanak. Apirilaren 29rako Bi Bala taldearen emanaldia prestatu dute Nido tabernan eta, bukatzeko, Tomasenen Miren Amurizak Kapulana bat zintzilik lana eskainiko du maiatzaren 2an, Mozanbikeko emakumeen inguruko bertso eta literatura saioa. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902