Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertako Produktuen Astea antolatu dute Hondarribiko ekoizpena nabarmentzeko

Hitzaldiak, azokak, bisita gidatuak eta sukaldaritza tailerrak izango dira

Xabier Sagarzazu - Sábado, 16 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Eskola umeek asteazkenetako azokara iaz egindako bisitetako bat.

Eskola umeek asteazkenetako azokara iaz egindako bisitetako bat.

Galería Noticia

Eskola umeek asteazkenetako azokara iaz egindako bisitetako bat.

hondarribia- Hiriko ekoizleen lana eta hauen produktuen kalitatea nabarmentzeko helburuarekin, Bertako Produktuen Astea izango da datorrena Hondarribian.

Gastronomia ardatzetako bat duen IV. Hondarribia Ondareen Foroa oraindik amaitzear dagoela, Juan Luis Silanes Landa Garapenerako zinegotziak atzo egin zuen datorren astelehen honetatik igandera luzatuko den ekimen berriaren aurkezpena.

Hondarribiko Bertako Produktuen Astearen helburu nagusia “haur zein helduen artean herriko ekoizleek egiten duten lana goraipatzea” dela esan du zinegotziak, eta ekimen hau “azken urteetan Hondarribia Abian enplegua sustatzeko planetik lehen sektorea indartzeko sustatu direnen artean” kokatu du.

programazabalaBertako Produktuen Asteak programa zabala izango du. Etxeetan banatu dute, sasoiko produktuen gida batekin batera, eta hondarribia.eus webgunean ere ikusi ahal da.

Astelehen goizean, Talaia eta San Joseko DBHko ikasleek bisitak egingo dituzte duela bi urte martxan jarri zen agroaldeara, bertan baratzagintza ekologikoa ogibide egin duten pertsonen lana ezagutzeko eta asteartean, Kunsthal diseinu eskolak Txalupak proiektua aurkeztuko du udaletxean, 18.00etan.

Asteazkenean ohiko azoka egingo da Damarrin eta hazien tailerra egingo dute bertan eskoletako ikasleek;eta ostegunean, Gorka Cepeda sukaldariarekin tailerra egingo da Itsas Etxeko elkartean (doan da, baina BAZ izena eman behar da).

Ostiraleanean mahai-ingurua izango da Kultur Etxean 17.30ean, eta larunbatean San Pedro kaleko azokak hasiko dira, sukaldaritza erakustaldi batekin. Igandean, azkenik, Mattenea baserrian bertako produktuak prestatuko dituzte tailer batean (izena 605742275ean eman behar da).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902