Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Danbolin Musika Eskolaren 30. urteurrena

Orioko Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da gaur, eta bihar festa herrira zabalduko da

2016(e)ko apirilaren 15a, ostirala - 10:52etan eguneratua

Orio. Orioko Danbolin Musika Eskolak 30 urte bete ditu aurtengoan eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira gaur eta bihar Orion. Hala, gaurkoan Musika Eskolako ikasleak izango dira protagonistak eta kon-tzertu bat eskainiko dute instrumentuko taldeek, eta bihar, berriz, herritar guztiek izango dute festaz gozatzeko aukera. Gaur ikasitako guztia erakutsi ahal izango dute haurre eta kon-tzertu berezia eskainiko dute zenbait instrumentuko taldeek, arratsaldeko 19.30etik aurrera Arraunetxen. Talde bakoitzak bi abesti taularatuko ditu: kantuko ikasleek La Paloma eta Herri;txistu taldeak Polka eta Alboka rocka joka;gitarra taldeak Suit re minorrean eta Oh, happy day;soka taldeak Gabriel s Oboe eta Charleston Dixie;trikitixa taldeak Compostelako erromesa eta Pasodoblea;eta bandak I will follow him eta Santana, a Portrait. Bihar, egun osoko festa Bihar, berriz, plazan festa nagusituko da egun osoan zehar. 10.00etan hasiko da jaia ikasleen kalejirarekin, eta jarraian, 11.30ean ikasleentzako eskulanak izango dira. Ondoren, tailerra, musika min-tzaira eta dantzako ikasleen saioa izango da (12.30) eta bazkaltzeko tartea ere izango da 14.15ean. Arratsaldeko 16.00etan jarraituko du festak eta karaokea izango da Orioko txiki guztien-tzat, eta txokolate jana izango da 17.00etan. Bi egunetako festa borobilari amaiera emateko Bide batez taldearekin erromeria izango da 17.30etik aurrera. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902