Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irurako ikastola berria egiteko erabiliko dute Ñañarri Rallya

Bihar egingo den auto lasterketak ibilbide berria estreinatuko du Urkizu inguruan

Marta San Sebastian - 2016(e)ko apirilaren 15a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Gaur egungo ikastolaren alboan egingo dute eraikin berria eta lanak hasi dira.

Gaur egungo ikastolaren alboan egingo dute eraikin berria eta lanak hasi dira.

Galería Noticia

Gaur egungo ikastolaren alboan egingo dute eraikin berria eta lanak hasi dira.

Irura- Berrikuntzekin dator aurtengo Ñañarri Rallysprinta. Ibilbide berria estreinatuko du eta, nahiz eta ez dioten izena aldatu nahi izan, VIII+I. Ñañarri Rallysprinta moduan aurkeztu dute aurtengo edizioa. Bihar Urkizuko errepidean egingo da auto lasterketa, Tolosa, Urkizu eta Albiztur lotuko dituen ibilbidean, eta Irurako Ikastolaren eraikin berria egiteko erabiliko dute bildutako dirua.

Irurako Ikastolak, Hondarriabiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, bederatzigarren aldiz antolatu du auto lasterketa, Euskadiko Rallysprinten egutegian puntuagarria dena. Aurreko edizioetan Alegia, Orendain eta Amezketa elkar-tzen dituen errepidean egin izan da, baina aurten Urkizuko errepidean lehiatuko da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “aldaketa baten beharra ikusten zen, pizgarri moduan, ikusleak erakartzeko”.

VIII+I. Ñañarri Rallysprinta Urkizuko bide gurutzean hasiko da. Partaideak Urkizutik pasatuko dira, eta handik Albizturrera iritsi aurretik helmugaratuko dira. Igoera 6,8 kilometrokoa izango da. Atoi parkea eta parke itxia Alegiko Bazurka industriagunean izango da. Errepidea 13.30ean itxi, lasterketa 14.30ean hasi eta 19.30ak aldera amaituko da. Legezko kontaketak egin ondoren, sari banaketa Alegiako Route 33ren ondoan izango da.

Aurten ere Irurako ikastolak guraso, irakasle eta kanpotik elkartutako boluntarioei esker antolatu du egitasmoa. Izan ere, rallyan biltzen den diru guztia ikastolaren Haur Hezkuntzako eraikin berria egiteko erabiliko da. Gogoratu behar da lehenengo aldiz rallya ere ikastolaren eraikin berria egiteko beharrarei erantzuteko antolatu zela, dagoeneko txiki geratu dena.

Pasa den ostiralean egin zuten lehen harriaren ekitaldia eta obrak martxan dira Ekolan enpresaren eskutik. Hamaika hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko. Bi eta bost urte bitarteko ikasleentzako gelak izango ditu gaur egungo ikastolaren aurrean kokatuta egongo den eraikinak. Argitasuna izango du ezaugarri nagusia eta gelak elkarri lotuak egongo dira, ate lerragarriei esker.

Ikastolako zuzendaritzatik azpimarratu dute obrak irauten duen bitartean, lehenengo hilabeteetan batez ere, kamioien zirkulazioa handia izango denez, kontu handiarekin ibili beharko dela, batik bat frontoiaren atzean dagoen zebrabidean. Gainera, obrak bukatu arte ikastolako aparkalekua itxita egongo da.

Irurako Udalak urtero 5.000 euroko ekarpena egiten dio ikastolari. Hitzarmena iaz sinatu zuten bi aldeek eta udal gobernu berriak eutsi egin dio konpromisoari.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902