Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parkeen irisgarritasuna aztertu nahi du EH Bilduk

Auzo bakoitzeko egoera eta beharrak ezagutzea da helburua lehentasunak erabakitzeko

2016(e)ko apirilaren 15a, ostirala - 06:11etan eguneratua

donostia- Hiriko parke eta jolasguneen irisgarritasunari buruzko azterketa bat egiteko eskatuko dio EH Bildu taldeak udal Gobernuari, eta auzoetako haurren beharrekin konparatu dezala. Informazio horretatik abiatuta, taldearen iritziz, jolas irisgarriak kokatzeko lehentasuna zein gunek eduki beharko lukeen ondoriozta daiteke. “Mapa bat ere sor daiteke parke eta jolasgune bakoitzean dauden gabeziekin eta egin daitezkeen konponketekin”, gaineratu du Olaia Duarte zinegotziak.

EH Bilduk “jolasa haur guztion eskubidea” dela gogoratu du eta “denon ardura” dela, baita ere, jolasgune irisgarriak bultzatzea, baita mugikortasun arazoak dituzten umeentzat ere. Udal taldeak aipatu du enpresa asko ari direla alor honetan aurrerapausoak ematen eta kolunpio edo jolas adaptatuak sortu dituztela, gurpil-aulkiekin ere erabil daitezkeenak.

Ibaetako bizilagunek martxoan eskaera zuzena egin zioten Udalari auzoan kolunpio irisgarri bat kokatzeko. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902