Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Agintaldirako hirigintza plangintza egitea proposatu dute

Aretxabaleta era integralean antolatu eta "luzera begirako akordio zabalak" bultzatu beharko direla dio EH Bilduk

2016(e)ko apirilaren 15a, ostirala - 11:00etan eguneratua

Albizu eta Mendieta asteazkeneko agerraldian.

Albizu eta Mendieta asteazkeneko agerraldian.

Galería Noticia

Albizu eta Mendieta asteazkeneko agerraldian.

Aretxabaleta. "Uste dugu orain arte, ez legealdi honetan ezta aurrekoetan ere, ez dugu lortu Aretxabaletak behar duen plangin-tza eta epe luzeko ikuspegia. Momentua da herria era integral batean prentsatzeko;inprobisazio arriskua alderatuz eta luzera begirako akordio zabalak bultzatuz", azpimarratu zuen asteazkenean EH Bilduko kide den Pedro Mendietak.

Agintaldirako zehaztu duten hirigintza plangintza aurkeztu zuten EH Bilduko kideek. Ion Albizu zinegotziak esan zuen bezala, Udal Gobernuak "begi onez" hartu du proposamena eta datorren astean lantaldea sortuko dute lanean hasteko.

Hamar hilabete pasatu dira agintaldia hasi zenetik, eta Mendietaren esanetan, "herrian hainbat gaiek eskatzen dute hausnarketa eta erabaki hartzea;esaterako: kuartel zaharra, udaletxea eta gaur egungo eraikina, osasun zentroaren egoera, Basotxo, agustindar mojen komentua, Txarapea azpiko parkea, kiroldegi aurreko zelaia..." Industriaren kasuan, industrialdea "hilerri" bihurtu dela uste dute, eta Azbe eta inguruko eremuetara iniziatiba pribatuak hurreratu badira ere, epe motzekoak izanik horiek, "arrisku-tsuak" izan daitezkeela azaldu zuten.

Beraz, lau urteetarako plangintza zehaztu dute. Lehenengo, herriko baliabideak eta beharrak aztertuko dituzte eta honi jarraituz, mapak sortzea proposatzen dute, zer eta non kokatu erabakitzeko, osasun arloko kontuak, etxebizitzak eta zerbitzuak, besteak beste. Ondoren, mugikortasun plana egitea beharrezkotzat jotzen dute.

Agintaldi bukaeran hau guztia jasoko duen "plan orokor bat (HAPO) abiarazi beharko litzatekeela diote EH Bilduko kideek. Eta, horretarako, talde bat sor-tzea proposatu dute, "parte-har-tze zabalarekin". A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902