Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Haizea

Karmele Jaio - 2016(e)ko apirilaren 15a, ostirala - 07:06etan eguneratua

Aste honetan izan ditugun bezalako egun haizetsuetan hodeiei begiratzea gusta-tzen zait. Abiaduran doaz zerutik, alde batetik bestera;agertu, eta minutu gutxira, desagertu egiten dira. Eta hodeiei begira inoiz baino argiago ikusten dut bizitza horrelakoa dela, etengabe aldatuz doan zerbait, etengabe mugituz doana. Baina hala izanda ere, gu gure inguru guztia egonkorra eta aldaezina balitz bezala bizi gara. Dena betidanik hemen izan balitz bezala, dena betirako hemen izango balitz bezala, gauzak segundo bakoitzean aldatuz doazela jakiterik nahiko ez bagenu bezala.

Egunerokotasunak egonkortasun ilusioa ematen digu, egunero egoera bera bizitzen ari garela pentsatzera heldu gaitezke. Aldiz, egunero alda-tzen da dena, gure ingurua eta gu geu ere. Hiriko arbolek gaur lore-begiak erakusten dituzte, atzo biluzik zeuden, eta bihar hostoz beteko dira gure bidean atzo ez zeuden gerizpeak sortuz;Pertsonak etengabe aldatzen goaz: atzo ikusi ez genituen zimurrei erreparatuko diegu gaur ispilu aurrean, edo gure giharrek ez digute baimenik emango atzo egiten genuen ariketa hori buru-tzeko;harrituta geratuko gara azken hilabeteetan ikusi ez dugun iloba edo lagunaren semea edo alaba zenbat hazi den egiaztatzean.

Mugimendua eta eraldaketa etengabekoa da, dena aldatzen da etengabe. Geratzen diren bakarrak dira datozenei uzten dizkiegun bizitza ereduak, egiten dugun baloreen eta jakintzaren transmisioa, uzten dugun kultur aberastasuna, liburuetako hitzak, abestietako notak... Horiek bai izan daitezke eternalak, baina ez pertsonak, ez inguruak, ezta gizarteak ere. Hauek etengabeko aldaketan daude.

Eta egonkortasuna bilatzen dugu bertigorik ez sentitzeko, baina ezegonkortasun honek badu alde baikorra, itxaropena ematen diguna, izan ere, erakusten baitugu pertsonak eta gizarteak egunero eraikitzen doazela, eta beraz, beti dagoela aldaketarako aukera. Gauza asko alda daitezkeela, hodeiek egun haizetsuetan euren formak aldatzen doazen moduan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902