Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Errepublikaren 85. urteurrena gogoan

San Juan iturriko emakumea apainduko dute gaur aldarrikapen gisa, Zumaian

Ane Roteta - 2016(e)ko apirilaren 14a, osteguna - 06:19etan eguneratua

Hombrados Oñatibiaren koadroaren irudia.

Hombrados Oñatibiaren koadroaren irudia. (Argazkia: Erkibe Kultur Elkartea)

Galería Noticia

Hombrados Oñatibiaren koadroaren irudia.

Zumaia- Zumaiako Udalak Euskal Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 12an, eta 85 urte pasatu direnez, Zumaiak gogora ekarri nahi du egun hura, eta ondorioz, San Juan iturriko emakumearen eskultura apainduko dute gaurkoan, modu horretan Euskal Errepublikaren 85. urteurrena aldarrikatuz.

Zumaiako Erkibe Kultur Elkartearen arabera 1931ko apirilaren 12a data esanguratsua da, orduan sortu baitzen abertzaleek eta errepublikarrek osatutako udalbatza. “Haiek izan ziren ordutik aurrera herriaren gobernurako arduradun eta bi ezaugarri nagusi izan zituen udal berriak: eskuin kontserbadoreko ordezkaririk ez izatea, historian lehenengo aldiz, eta II. Errepublikak berarekin ekarri zuen egoera politiko berezia moldatu behar izatea”, adierazi dute Erkibeko ordezkariek. Eta ez dute inolako zalantzarik, horrek bide berriak ireki zituen Zumaian eta hori gogora ekarri behar delakoan jarri dute martxan gaurko ekimena.

Horretaz gain, Zumaiako emakumeak ere gogora ekarri nahi dituzte eta horretarako baliatuko dute Hombrados Oñatibiak 1931n margotutako koadroa, gero udaletxeko aretoan jarri zutena. “Koadroan azaltzen den emakumeak Zumaia irudikatzen du, herriko ikurra soinean duela zain dago, eraman handiz baina irmo, senide bizkaitarrekin batera askatasunaren arbolaren azpian, Euskadiren une larri horietako batean botere zentralaren asmoei aurre egiteko, diktadorearen berrogei urteko agindupean ezkutatuta izan zelako”, zehaztu dute Erkibeko kideek. Gainera, Zumaiako emakumeek jarduera berrietara bideratu ziren politikaren munduan, euskara, kultura eta gizarte alorretan, nahiz eta euskal emakumeek 1933an izan zuten aukera boto eskubidea gauzatzeko. “Gerra Zibila izan zen gizartean emakumeari beste errol bat eman ziona, eta paper erabakigarria jokatu zuten faxismoaren aurreko erresistentzia zibilean. Egun honetan gogora ekarri nahi dugu Euskal Errepublikaren aldarrikapenak zer nolako aldaketak ekarri zituen politikoki, eta zer nolako papera izan zuten emakumeek gure herrian”, nabarmendu dute.

Gaurkoan, beraz, San Juan iturriko emakumea apainduko da koadroko soinekoarekin. Eguraldi txarra egiten badu, ostiralean edo larunbatean egingo da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902