Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Bi poliedro’ aurkeztuko dute larunbatean

Furundarenak eta Mendizabalek emanaldia eskainiko dute 19.30ean Zestoako udaletxean

2016(e)ko apirilaren 14a, osteguna - 06:19etan eguneratua

Zestoa- Larunbatean aukera paregabea izango dute zestoarrek musikaz gozatzeko;izan ere, Garikoitz Mendizabal zestoarra eta Aitor Furundarena ordiziarra Bi poliedro lan berria aurkezten izango dira larunbatean, 19.30ean, Zestoako udaletxean. Txistua eta soinua elkartu dituzte proiektu berri honetan eta estilo erabat desberdinak landu dituztela erakutsiko dute larunbateko emanaldian.

Lan berriak bi disko ditu eta lehenengoan musikagile ospetsu eta handien lanak aurki daitezke;hala nola, Pablo Sarasate, Jesus Guridi, Antonio Vlvaldo eta Domenico Scarlatti konposatzaileen obrak. Bigarren diskoan, berriz, folklorea, antzinako musika eta musika garaikidea jorratu dituzte. Zentzu horretan, Euskal Herriko folkloreari keinu bat egin nahi izan diote;batetik, trikitixaren estiloa hartu eta hori landuz, eta bestetik, txistulariek jotzen dituzten fandangoak eta arin arinak joz. Bestalde, doinu zahar batzuk ere errekuperatu dituzte, baita erdi aroko dan-tza italiar batzuk ere.

Musika aukera zabalaz gozatu ahal izango da, beraz, larunbateko kontzertuan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902