Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Trikitixa doinuak jantziko du larunbatean Bergara

Bostehunetik gora trikitilarik giroa ipiniko dute Debagoieneko jaialdian

2016(e)ko apirilaren 14a, osteguna - 09:52etan eguneratua

Bergara. Trikitixa doinuak izango dira larunbatean protagonista Bergaran. Bostehunetik gora trikitilarik herria jai giroaz kutsatuko dute. Bigarren aldia izango da eskualde mailan antolatutako festa Bergaran egiten dela, oraingoan musika eskolaren ardurapean.

Debagoieneko XII. Trikitixa Eguneko urteroko ekitaldiekin batera, berrikuntzak ere ez dira faltako, eta honen adibide bat da 11.00etatik aurrera Miguel Altuna institutuan egingo duten solasaldia. "Hamabi urtetik gorakoei zuzenduta egongo da, eta bertan Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariek parte hartuko dute. Bitartean, Seminarioko patioan haurrek jolasekin gozatzeko aukera izango dute", zehaztu zuen Aritz Alustizak, Bergarako musika eskolako trikitixa irakasleak.

Honi jarraituz, Debagoieneko trikitixa eskolakoekin, Aramaio, Soraluze, Iparralde, Bermeo eta Zumaiako trikitilariek herriko txokoak alaituko dituzte, Galiziako gaitero talde batekin batera. Azken hauek Arrasateko trikitixa eskolakoekin elkartrukea egingo dute.

Jaialdia, arratsaldean 13.00etan San Martin plazan, eskola bakoitzak emanaldia eskainiko du eta, ondoren, Seminarioko karpan 450 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Arratsaldean, 17.00etan hasita, trikitixa jaialdiak giroa ipiniko du Plazan. "Nerabeak igoko dira taula gainera eta rock formatuko emanaldiak aurkeztuko dituzte;guztira hamar taldek joko dute", azaldu zuen Alustizak.

Triki poteoa ere egongo da, eta gauean (23.00) Gozategik jendea dantzan ipiniko du San Martin plazan. A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902