Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Baratxuriak

Maddalen Iriarte - Jueves, 14 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:18h

baratxuri usaina geratu zait gaur ere hatzetan. Goizean baratxuriak zatitu bezain laster, ezagutzen ditudan teknika guztiak erabili ditut usaia geratu ez zedin. Argiñanorena, telebistan erakutsi aurretik Herri Irratian erakutsi zidana, badakizue, hatzak ur hotzetan pasatzea elkarrekin igurtzi gabe eta ondoren xaboiaz garbitzea. Limoiarena ere bai, hori ere egin dut. Horretarako apropos gordeta dut hozkailuan limoi erdi bat, freskotik lehorrera eta horitik batzuetan lizunaren urdinera ere joaten dena. Hura Argiñano formula erabili eta berehala pasatzen dut, norbaitek esan baitzidan hutsik egiten ez zuen erremedioa zela. Eta hemen nabil orain ere azkazaletako eskuila hatz muturretatik pasata, hatz marketako labirintoan atzera eta aurrera, ditxosozko hatsa kenduko ote dudan. Hatsa den, kiratsa den? Baratxuri, berakatz usaina da, baina sukaldetik kanpoko esparruan tarteka sudurreraino heltzen zaidana. Norbaiti eskua ematen diodanean, ordenagailuan teklak zapaltzen ari naizenean, telebistan eskuak erakutsi ez baina ikusten zaizkidanean. Ziurrenik gehiago da niri, pituitarioan edo geratu zaidan sentsazioa. Usain eta hats batzuekin gertatzen da, usaindu eta tarte baterako sudurrean geratzen dira itsatsita. Kolonia batzuk ere badira, adibidez maitemintzearen fase batzuetan, egun guztirako gorde nahi zenituzkeenak eta beste batzuk, hozkailuko limoi guztiak erabiliz ere, behin eta berriz agertzen zaizkigunak;pentsatzekoa da memoriaren gaiztakeriazko “ekintza” dela.

Dena den, sarritan pentsatzen dudana da, egunerokoan, egiazko edo gezurrezko baratxuri usaina, birtuala edo egiatan ia-ia geneetan iltzatuta geratu zaiguna, gehienetan emakumeoi gertatzen zaigula, gure beste lanak egiten hasi baino lehen egiten ditugunengatik. Bihar hasiko naiz, igual, ez bazkaririk egiten.

Txundituta egongo zarete baratxuriari hainbeste buelta emateaz, baina zer esatea nahi duzue? Ez gara ba berriz arituko nork eta norekin egingo duen, ez dakit non, ez dakit nolako gobernua, ez?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902