Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orioko Udalak Katiuska Erronkarekin bat egin du

Errefuxiatuentzako botak eta oinetakoak biltzen ari dira kultur etxean ostirala bitartean

2016(e)ko apirilaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Orio- Katiuska Erronka ekimenaren helburua gerratik ihesi doazen errefuxiatuei elkartasuna adieraztea eta botak eta bestelako oinetako sendoak biltzea da, gero haien artean banatzeko. Donostia Kulturako langile ba-tzuek martxan jarritako ekimena da eta dagoeneko beste pertsona eta erakunde askoren laguntza jaso du, eta Orioko Udalak ere ekimenarekin bat egin nahi izan du. Hala, joan den astelehenetik eta ostirala bitartean kultur etxean oinetakoak biltzen ari dira. Goizez nahiz arratsaldez utzi daitezke, 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

OINETAKOAK ETA GALTZERDIAKAntolatzaileek adierazi dutenez tamaina guztietako botak, katiuskak eta oinetako sendoak behar dira errefuxiatuei bidaltzeko. Bestalde, bota edo oinetako pare bakoitzarekin batera galtzerdiak ere sartzea komeni da, eta botak elkarri lotuta eraman behar dira, gal ez daitezen. Ekimen txiki honen bidez, antolatzaileek uste dute errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteaz gain, beharrezko duten laguntza bat emango dietela, oinak lehor eta bero mantentzeko eta gaixotasunak saihesteko.

Kanpainaren ekitaldi nagusia igandean egingo da Donostiako Zuloaga plazan, 12.00etan. Han errefuxiatuekiko elkartasuna agertzeko argazki jendetsua egingo da, kanpalekuetara bidaliko diren oinetako guztiekin. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902