Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenta aitorpena euskaraz egin ahal izango da Zumaian

Lau bulegotan egin daiteke errenta aitorpena euskaraz, Zumaiako Udalak abiatutako kanpainari esker

2016(e)ko apirilaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Zumaia- Aurten ere Zumaiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du martxan, UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin;mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira herritarrak horretara gonbidatzeko. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

IAZ 1.000 ZUMAIARAzken urteotan kopuruak gora egin du eta 2015ean 1.000 pertsonara iritsi zen euskara hautatu zutenen kopurua. 2016an ere kopuru hori gainditzea da kanpainaren helburua. Hiru bide daude aitorpena egiteko (autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa) eta guztietan erabil daiteke euskara.

Errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 11n hasi zen eta datorren ekainaren 25ean amaituko da. Dagoeneko Zumaiako leku hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten: AM aholkulariak, Ricardo Azkue aholkularitza, Unanue aholkulariak eta Zumai aholkularitza. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902