Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Energia berriztagarrien tailerra izango da Azpeitian

Ikastaroa apirilaren 27an abiatuko da eta izena hilaren 21era arte eman daiteke Gazte Informazio Bulegoan

2016(e)ko apirilaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Elkar Ekin plataformak antolatuta, Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek energia berriztagarriei buruzko tailerra eskainiko dute hilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n (18.00etatik 21.00etara) Azpeitiko Sindikatu Zaharrean.

Energia eredu berrien esparrua oso zabala denez, ikastaroaren edukiak “parte hartzeko izena ematen duten herritarren interesen arabera” zehaztuko dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailer honen helburuak “herritarrak pixkanaka energia eredu berrien gaietara hurbildu, energia berrizgarraiei buruzko ezagutzak landu eta autokontsumotik energia burujabetzarako bidean lehen pausoak ematea” dira.

Parte hartzeko izena hilaren 21era arte eman daiteke Gazte Informazio Bulegoan (943 157 160 telefonoa). Egun horretan bertan parte-hartzaileekin bilera egingo da (19.00etan Sindikatu Zaharrean), beti ere, “ikastaroaren nondik norakoei buruz hitz egiteko”.

Ikastaroa dohainik da eta plazak mugatuak direnez, izena “ahalik eta lasterren” ematea komeni da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902