Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Idoia Beloki Usurbilgo prestakuntza eskolaren zuzendaria

“Zentro txiki bat garenez, ikasleari garrantzia ematea lortzen dugu eta indibidualki tratatzen dugu”

Usurbilgo Prestakuntza Eskolak 25 urte bete ditu oso emaitza onak lortuz. Bere zuzendariak, Idoia Belokik, arrakasta honen gakoak azaldu ditu

Aitziber Muga - 2016(e)ko apirilaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Idoia Beloki

Galería Noticia

Idoia Beloki

Usurbil- Lanbide Hastapen izenarekin 1990an sortu zen Usurbilgo Prestakuntza Eskola. Nolakoak izan ziren hastapenak?

-Eusko Jaurlaritzak apostu egin zuen programa pilotu bezala, DBHko graduatua, edo garai horretako Graduatu Eskolarra, lortzen ez zuten gazteei eta kalean zeuden gazteei alternatiba bat emateko eta lan munduratze bat errazteko. Hasieran programa pilotu bat izan zen, inork ez zekien zein emaitza izango zituen, baina Usurbilgo Udalak programa honengatik apostua egin zuen eta ikusirik emaitzak onak zirela eta lan munduratze estatistikak positiboak zirela programa hauen alde egiten jarraitu zuen.

Ikasturte honetan Prestakuntza Eskolak aldaketa nabarmena ezagutu du.

-Programa pilotu bat zenez, eta inork ez zekienez ze emaitza izango zituen, ez arautua zen. Urte guzti hauetan ikusirik programak funtzionatzen duela eta gazteak lan munduan integratzeko aukerekin atera-tzen direla, Eusko Jaurlaritzak erabaki du hezkuntza arautura pasa-tzera udal institutu bat izan dadin. Aurrera pauso handia da.

Zuek aipatzen duzue Udal Institutu honek hezkuntza arautuarekin desberdintasun nabarmen bat duela. Pertsona edo gaztea erdian jartzen duela, alegia.

-Bai, hezkuntza arautuan daukaten ikaslego kopuruarekin gehienetan ezin dute pertsona bakoitzarengana iritsi, baina gu zentro txiki bat garenez, bai. Gainera, dauzkagun hezi-tzaileen artean gizarte langileak, psikologoak, psikopedagogoak, kale hezitzaileak... daude;formakuntza gizarteari begira daukagu eta lor-tzen duguna da ikasleari garrantzia ematea eta lan indibidualizatu baten bitartez helburu pertsonala ezagu-tzea. Lan egiten dugu ez bakarrik alderdi kognitibotik, harremanak e.a. lantzen ditugu ere. Ikaslego gutxi daukagunez, lan integral bat egin dezakegu eta horrek lortzen dituen emaitzak gehiago eta hobeak dira.

Gaur egun bi Oinarrizko Titulu eskaintzen dituzue.

-Bai, Ileapainketa, edergintza, estetika eta Sukaldaritza eta jatetxeko arloa. Garai batean espezializazio desberdinak izan genituen eta pintura eman genuen urte askotan, baina bi espezializate hauek aukeratu genituen konturatu ginelako eskualde mailan espezializate gehienak mutilei begira zeudela eta Udalak apostu bat egin zuen neskak ere integratzeko.

Beste tituluren bat sartzea aurreikusi duzue etorkizunean?

-Momentuz ez. Hori normalean Udalak erabakitzen du, baina ikusirik gaur egun eskaintzen ditugun espezialitateek lan munduratzean emaitza onak dituztela bide horretatik jarraitzea erabaki da.

Nondik datorkizue ikaslegoa?

“Usurbilgo Udalak nesken integrazioa ere lortu nahi zuen eta horregatik erabaki zen ileapainketa eta sukaldaritza eskaintzea”

-Eskualdetik etortzen dira ikasleak: Hernani, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Donostiatik ere bai. Gainera, Usurbilek kosta harrapatzen duenez, Zarautzetik, Oriotik eta Zumaiatik ere etortzen dira. Jendea apuntatzen da eta matrikulazioak ondo dihoazkigu.

Inguruko enpresekin lotura estua daukazue.

-Bai 25 urte daramazkigulako hemen lanean. Urtero-urtero praktikak egiten dituzten ikasleek harremanak sendotzen joan dira eta ezagutzen gaituzte. Askotan, pertsona bat lanerako behar dutenean, zuzenean guri deitzen gaituzte.

Eskolak herrian antolatzen diren ekintzetan parte-hartze zuzena eta aktiboa izaten al du?

-Bai. Udalaren programa bat garenez, bertako elkarteek ezagutzen gaituzte eta adibidez herri bazkariak egin behar dituztenean deitzen gaituzte. Ikastolan inauterietan ere aurpegiak makilatzeko laguntza eskatu ziguten eta iaz Kilometroak egin zenean luntxa guk prestatu genuen. Oso harreman ona daukagu Gizarte Zerbitzuekin eta behar bereziak dituzten familiei bazkariak guk prestatzen dizkiegu.

Lortzen dituzuen emaitzekin pozik zaudete?

-Bai, oso. Ikasle askok hemen DBH graduatua lortzen dute eta ondoren ikasketak Erdi Mailako ziklo batekin jarraitzea erabakitzen dute. Baina beste batzuk lana bakarrik egin nahi dute eta horiekin intserzio laborala lantzen dugu.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Asko gustatzen zait Urumea ibaiak Nafarroakin muga egiten duen ingurua. Asko joaten naiz alderdi horretara.

Paisaia idiliko bat. Zumaiako flyscha gustatzen zait. Itsaslabar hori zoragarria eta oso polita da.

Mendi bat. Txindoki. Betidanik erakarri nau eta nire familia hortik dator. Sentimendu berezi bat dauka niretzat.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun, osobasatia eta naturala delako.

Festa edo ospakizun bat. San Juan bezperako sua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902