Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek Txaran duen lur-eremu bat desjabetu du

Jabeak kalteordainak jasoko ditu Udalak parkeko 6.000 metro karratu eskuratzeko

2016(e)ko apirilaren 12a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Oiartzun- Orio Txoko Txiki SL higiezinen agentziak Txarako parkean duen lur-eremu bat desjabetu eta horregatik indemnizatuko du Oiartzungo Udalak, jabe partikularraren erreklamazioa erantzunez.

Erreklamazioak erantzuteko epe administratiboak direla eta, gai hau urgentziaz landu zen atzo, Ezohiko Udalbatzarrean. Puntu honen alde EH Bilduk eta EAJk bozkatu zuten.

Oiartzungo Udalak prentsa ohar baten bidez gogorazi duenez, Orio Txoko Txiki SLk herriko Txara parke inguruan 12.000 metro karratu desjabetu zi-tzaizkiola eta horiengatik kalte-ordaina eskatu zion Udalari, Arau Subsidiarioetan eremu horiek sistema orokorreko izendatu zirelako, ekipamendu publikoentzat.

Indarrean dauden arauek diotenez, lur horietan hirigintzako interesik ez duenez, jabeak nahitaezko desjabetze legea aplika-tzeko eskatu zezakeen kalteordainik jasotzeko eta hala egin du enpresak.

1992 planoakHala eta guztiz ere, Oiartzungo Udalak 1992tik datozten akordioak eta planoak aztertu ondoren, Orio SLren jabetzakoak 6.000 metro karratu, konkretuki 6.167 metro karratu, direla egiaztatu du.

Beraz, atzo burututako Ezohiko Udalbatzarraen, 6.167 metro karratu horiek desjabetu eta jabeari kalte-ordaina ordaintzea onartu zen ahobatez, esan bezala, EH Bildu eta EAJko zinego-tzien adostasunarekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902