Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPeko Unibertsitate–Gizarte Fundazioak lan orientazioko lau lantegi antolatu ditu apirilaren 18tik 21era

Unibertsitateko Enpleguari buruzko IX. Topaketa prestatzeko balioko dute

UNAVARRA.ES - Martes, 12 de Abril de 2016 - Actualizado a las 13:14h

Ikasleak Unibertsitateko liburutegian.

Ikasleak Unibertsitateko liburutegian. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

Ikasleak Unibertsitateko liburutegian.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate–Gizarte Fundazioak lan orientazioko hainbat lantegi (lan elkarrizketak prestatzea, "online" enplegua bilatzea, curriculum vitae-a egitea, etab.) egingo ditu hurrengo astean. Lantegiak NUPeko azken ikasmailetako ikasleei eta beren lehen enplegua bilatzen ari diren tituludunei zuzenduta daude. Programa honen helburua da parte-hartzaileak prestatzea Unibertsitateko Enpleguari buruzko IX. Topaketarako.

Enpresa eta erakundeetako erakusleek parte hartuko dute azokan, eta apirilaren 27an egingo da Sarion. Sarrera doakoa da, eta Unibertsitate–Gizarte Fundazioak ekitaldi honetarako berariaz sortu duen web-orrialdearen bidez egin behar da: https://webfus.unavarra.es/encuentroempleo. Zehazki, 4 lantegi prestatu dira, eta bakoitzak bi orduko iraupena dauka. Sario eraikineko ikasgeletan egingo dira, eta egun-ordu desberdinetan programatu dira, interesa duten pertsonen parte-hartzea errazteko. “Curriculum vitae egoki eta eraginkor bat egiteko gakoak” lantegia apirilaren 18an, astelehenean (9:30ean), eta apirilaren 19an, asteartean (15:00etan), egingo da.

Lantegian hainbat alderdi landuko dituzte, hala nola cv-aren xedea, curriculum motak, edukia eta egitura, saihestu behar diren akatsak eta aholkuak. “Lan elkarrizketa bat daukat. Nola prestatuko dut?” izeneko lantegiak parte-hartzaileei orientazioa emango die elkarrizketa motei, galdera ohikoenei, aholkuei, ohiko akatsei eta abarrei buruz. Saio hauek apirilaren 18an, astelehenean, 12:00etan eta apirilaren 19an, 9:30ean, egingo dira.

Apirilaren 18an, astelehenean (15:00etan), eta apirilaren 21ean, ostegunean (9:30ean), “Zure curriculum vitae-a zuk zeuk zuzenean emateko arrastoak eta aholkuak” izeneko lantegia egingo da. Hainbat kontu aztertuko dira, esaterako, zer egin behar dudan, zer ez dudan egin behar, 'Elevator Pitch eta ahozko oinarrizko komunikazioa eta ahozkoa ez dena”. Azkenik, “Ez zaitez galdu!: enplegua online bilatzeko estrategiak” izeneko lantegian enplegua bilatzeko beste modu batzuei buruzko jarraibideak emango dira: infografia eta videocurriculuma;enplegua on line 1.0: enplegu atariak eta lan poltsak, web-orri korporatiboak, beste batzuk;eta oinarrizko nozioak 2.0: Linkedin eta sare sozialak. Lantegi hau apirilaren 19an, asteartean, eta apirilaren 21ean, ostegunean, 12:00etik 14:00etara, egingo da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902