Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zestoako udalekuetan izena emateko aukera

Apirilaren 22a baino lehen eman ahal izango da izena udalekuetan, baita Udalak zabaldutako lan poltsetan ere

Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Zestoa- Uda hurbiltzen ari da eta Zestoako Udala dagoeneko ari da udalekuak antolatzen. Hala, haurren izen-emateak zabalik daude, eta udalekuetarako begiraleak eta koordinatzaileak kontratatzeko lan poltsak ere zabaldu dira. Apirilaren 22ra arte eman ahal izango da izena.

Batetik, udaleku irekiak izango dira 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, eta bestetik, kirol udalekuak izango dira 9 urtetik gorakoentzat. Udaleku irekietan bi aukera izango dira: lau aste (06/27-07/22) edo hiru aste (06/27-07/15), eta 80 eta 60 euroko prezioa izango dute, hurrenez hurren. Kirol udalekuak, berriz, ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira eta prezioa 80 eurokoa izango da. Batean ala bestean izena emateko izen-emate orria, osasun txartelaren kopia eta ordainketa agiria aurkeztu beharko dira ikastetxean, udaletxean ala gaztelekuan apirilaren 22a baino lehen. Familia ugariek familia liburuaren kopia ere eraman beharko dute, eta langabetuek langabezia-txartelaren kopiak eta diru-sarreren ziurtagiriak.

Bestalde, hiru lan poltsa hauek ere zabalduko dira: udaleku irekietako koordinatzaileak eta begiraleak, eta kirol udalekuetako begiraleak. Izena emateko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea, DBHren titulua izatea, euskara jakitea eta natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea. Eskabideak udaletxean aurkez daitezke 8.00etatik 14.00etara. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902