Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzungo ikasleak, elikadura aztertzen

Bertako produktuen kontsumoa neurtu eta herritarren erosteko ohiturak ikertuko dituzte

Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Oiartzun- Eskola Agendako hezkuntza programaren baitan elikadura iraunkorra eta hondakinen gaia lantzen ari dira herriko hiru ikastetxeetako ikasleak ikasturte honetan. 2004. urtean programa abiarazi zenetik, guztira 1.400 ikasle inguru (825 bat familia) daude inplikatuta.

Aipatutako gaiei buruz, eskola barruko diagnostikoa aztertzen jardun zuten urte hasieran eta, martxoan eta apirilean zehar, Oiar-tzungo egoera zer nolakoa den aztertzen ari dira. Hori horrela, bertako produktuen kontsumoa neur-tzeko, herritarren erosteko ohiturak ezagutzeko eta Oiartzungo gune zehatzetan kaleak txukun ote dauden eta hondakinak kudeatzeko nahiko baliabide ote dauden ikertu dute, besteak beste. Horretaz gain, bertako azokak, ekoizleak, eta kon-tsumo taldeak ere ezagutzeko parada hartuko dute aurki.

Maiatzaren 17an, Oiartzungo ikastetxeen arteko parte-hartze saio bat egingo da proposamen zehatzen zerrenda osatzeko. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902