Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Madalenetako kartel lehiaketa abian da

Irabazleak 1.050 euroko saria jasoko du eta lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 6a izango da

Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Errenteria- Dagoeneko Errenteriako Udalak Madalena jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Lehiaketaren 32. edizioa izango da aurtengoa.

Irabazleak 1.050 euroko saria jasoko du. Lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Udal erregistroan aurkeztu beharko da 14.00ak baino lehen.

Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du, MADALENAK 2016 leloa idatzia ageri beharko da, eta DIN A3 formatoan sortu behar da.

Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea. Epaimahaiak lan hori beste edozein lan plastikoren edo obra multzo baten plagiotzat joko balu, lan hori berehala lehiaketatik at geratuko litzateke.

Jatorrizko lanak jendaurrean jarriko dira, aldez aurretik iragarriko diren toki eta egunetan, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute.

Epaimahai kalifikatzailea maia-tzaren 26an 12.00etan bilduko da kartel iragarlea hautatzeko. - A,M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902