Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Garai bateko Pazkoz

Txomin Garmendia - Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Galería Noticia

Argazkia

Joan zan martxoaren 27’an gendun Pazko egun aundia, eta idaztera nijoan bertso auek bururatu zitzaizkidan: irakurle, zure gogokoak izatea nai nuke.


Pazko egunak berekin ditu

ainbat kantu eta txistu,

garai bateko alaitasunak

ez dira gutxi murriztu;

gu salbatzeko gurutzean illa

gaurko egunez zan piztu,

gure aberria piztuko dala

bear genduke sinistu.

Garaitik garaira ainbat aldakuntz

izan leizke bearrezko,

berez datoztenak dirade eta

guk ezin eman ezezko;

Garizuma igaro ondoren

beti etortzen da Pazko,

garai bateko pozik ez degu

eta naigabetik asko.

Ezkontzarako pregoi-albiste

meza-nagusira joanez,

amaiketakoa ondorenean

oitura alaxe zanez;

dana ezkongai oien kontura

milla zorion emanez,

gaur ez dago orrelakorik

ainbat aldatu geranez.

Aberri eguna ospatzen ere

Pazko eguneko pesta,

baiña ikusten dana ikusiz

nik baditut milla kezka;

bakoitzak zer dantza nai duan

ala jotzen du orkesta,

erri txikia gerala baiño

partiduan paltik ez da.

Pazko eguna jarraipenakin

gendun Pazko Bigarrena,

“Morroian eguna” deitzen genion

antziñatik zatorrena;

perira joanez ospatzen zuten

bildurikan alkarrena,

morroi kontuak eta s oldatak

izketaturik aurrena.

Bukatu ziran morroi kontuak

eta periak urritu,

lengo baserri ura galdu zan

ta ez gaitezen arritu;

ala ere zer jana mutillak,

ez da txantxan ugaritu,

diru iturriak ere agortzen

orrek ondatuko gaitu.

Iru-lau anai izan zitezken

baserri baten zaudenak,

iñora morroi joateko ere

gogorik etzaukatenak;

Amerikarekin zituztelarik

diru ametsik onenak,

ala ere konta errezak ziran

suertea izan zutenak.


Baserri askotan ume mordoa

ikusiko zan alkarren,

amairu bat urte ezkero noski

zerbaite asi bearren;

fede kontuan ere etzegon

gaur dagon ainbeste erren,

praile ta monjan ugalmena ere

bide ortatik zatorren.

Seminario inguruetan

bazan gaztedi ederrik,

lengo ura gaur eskatutzea

izango degu alperrik;

eta udararekin batera

asten ziran Meza Berrik,

gaur martxa bera daramakite

konbentuk eta baserrik.

Ainbat aldaketa ezagutzeko

izandu degu aukera,

batzuen irabazirako ta

beste batzuek galera;

gaurko Pazkoak berekin dute

oporraren bukaera,

ala gaitzerdi sano ta ondo

etorri baldin bagera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902