Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Udaberri Islandiarra

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Panama aipatu eta betiko botak edo txapelez gain, hainbat gai izan dira honen inguruan azken egunotan, eragin mediatiko handi xamarreko batzuk tartean. Hainbat kasu agertu dira paradisu fiskal den herrialde honekin edo honen bitartez, behar baino gutxiago ordaindu, edo behar baino diru gehiago poltsikoratu dutenak.

Kasu deigarriena agian Islandiako presidentearena izan da, elkarrizketa bat grabatzen ari zirela, kazetariak kasua aurpegiratu eta lehenengo ukatu, gero nolabait onartu eta azkenean alde egin beharrean aurkitu zen gizona.

Bere dimisioarekin ere antzeko zerbait gertatu da, hasieran ukatu eta alde egiten bukatu behar izan du, edo hori dirudi.

Afera deigarriagoa bai, baina are deigarriago egiten zait jendea nola bildu den Islandian, bere dimisioa eskatuz, eta nola azkenean presioak eragina izan eta presidenteak kargua uztekotan den.

Bi ideia etorri zaizkit burura honekin, batetik, gurean dimititzea askoz ere garestiagoa dela, eta jendeak bere besaulkiari heltzen diola bertan bizitza joango bali-tzaio bezala, lotsari, auzolotsari eta ez bakarrik norbere baizik eta ingurukoen izen onari kasu txikia eginez. Eta bestetik, Ghandi-ren esaldi bat etorri zait burura, “Be the change you wish to be in the world” dioena, hau da, nolabait esatearren, norberak izan behar duela bilatzen duen horren eragile.

Hori erakutsi digute Islandiarrek, taberna zuloan eta lagun giroan besteen lotsagabetasuna soilik aipatu ez, eta kalera atera dira azalpen eta ardura eske.

Badugu zer ikasia hauengandik, baina ba-tzuetan Europa iparraldeko herrialdeak idealizatuegiak daudela iruditzen zait. Badirudi han goran dena ondo egiten dutela, eta ez bakarrik politikari edo politikariei dagokienez, baita hezkuntza, gizarte politika eta abarren inguruan. Ados, gu baino pauso bat aurrerago doaz, eta zenbait praktika hobe genitzake haienari so eginez, baina dena ere ez da arrosa kolorekoa ilehorien herrialdeetan.

Islandiak bere banketxeak erortzen utzi zituen krisiak jo zuenean, eta gerora izan zuen gorakada ekonomikoa adibidetzat jarri zaigu sarriegi, gauzak nola egin behar diren erakusteko asmoz, bada, ez zuten hain ondo egingo, urte gutxiren bueltan aukeratu duten presidentea ustela atera bazaie, dena ez dira kotoizko lanbro eta Erromako zubiak.

Maiz aipatzen dira ere adibidez Finlandiako hezkuntza sistema, eskola berritzaile edo proiektu pedagogiko idealegiak, baina ezin ukatu badirela hor beste faktore ba-tzuk proiektu horiek guztiak ondo joatea bermatuko dutenak.

Finlandian funtzionatu duen horrek, agian hemen ez du funtzionatuko, agian ez orain, edo akaso bai Tuteran baina ez Lekeition, batek daki.

Zalantzarik gabe iruditzen zait ilehoriz beteriko herrialde horiengandik asko dugula ikasteko, baina denak ezin du izan kopiatu eta itsatsi, itsaste horretan piezak desberdinak badira bereziki.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902