Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Indignazioaren eraginpean

Bingen. Zupiria - Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

indignazioak bultzatutako olatu indartsu batek jo ditu gure Europa zaharraren bazter eta inguru guztiak. Gizartearen talde batzuetan nabari den haserre horrek aste honetan arnas berria hartu du Panamako paperen harira sortu diren albisteekin. Eta adierazpen berri bat izan du Parisen, Hollanderen gobernuak onartu nahi duen enplegu legearen aurka gazteek kalera atera duten protestaren bitartez. Espainian, abenduaren 20ko hauteskundeetan izan zuen bere argazkia, Podemosen sarrerarekin. Korrupzioaren gai-tzak mesfidantza handia sortu du. Ekonomiaren krisiaren ondorioz, sakondu egin dira gizartean zeuden diferentziak. Gazte askok ez dute lana aurkitzeko modurik, eta aurkitzen dutenean oso eskasa da, familia berri bat sortzeko edo etorkizuneko erretiroan amets agiteko modurik eskaintzen ez duena. Egia esanda, indignazioaren plazaratzea oso razionala izan da eta politikaren bidetik gauzatu da, bestelako istilurik gabe. Baina hor dago. Euskadin, Madrilgo parlamenturako hauteskundeetan Podemosek izan zituen emaitzak kontestu horri lotuta daudela esango nuke. Gasteizko legebiltzar berria osa-tzeko laster egin beharko diren hauteskundeetan, abertzaletasunak -bai EAJ-PNVrenak eta neurri handiago batean EH Bildurenak- hor izango dute arriskurik handiena. Egia da hemen krisiaren eragina txikiagoa izan dela, baita korrupzioarena ere, baina jende askoren baitan sustraituta dago indignazio hori. Eskubete lan izango dute bi alderdi abertzale nagusiek olatu horri neurria hartzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902