Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Lehorreta

Xabier. Euzkitze - Domingo, 10 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

eskola kiroleko partidetan parte hartzen duten neska-mutilek elkarri bostekoa ematen diote saskiratze bakoitzaren ondoren. Eskubaloian sartutako golak ere sutsuki ospatzen dituzte. Futbolean, aldiz, besoak altxa, jauzi egin eta elkarri sekulako besarkadak ematen dizkiote. Zer ikusi, hura ikasi. Eta ez zait gaizki iruditzen. Poz eta penak naturaltasunez azaleratu eta partekatzearen aldeko naiz, benetakoak direnean behintzat. Kirolek badute, gainera, sentipen horiek kolektibizatu eta hedatzeko gaitasuna. Harmailetatik, etxeko salatik edo tabernako telebistatik begira daudenen artean ere oso ohikoak izaten dira adierazpen orgasmikoak. Alta, futbolari profesionalek ez dituzte horrela garrantzi handiko golak bakarrik ospatzen, denboraldi aurreko norgehiagoketan ere elkarri egundoko estutuak ematen ikusten ditugu. Beste muturrera etorrita, bozkario eta tristurak disimulatu beharrera, bi adibide datozkit burura.

Erromako San Pedro plazan nintzen, kasualitatez, Frantzisko lehena aita santu izendatu zutenean. Plaza betetzen zuten fededunen artean urduritasuna sumatzen zen, hurrengo urteetan artaldea gidatuko zuen artzaina nor izango zen jakin nahiak eragindako ezinegona. Bergoglio izango zela esan zutenean, denak poztu ziren, hala iruditu zitzaidan behintzat. Nik ez nuen argentinarraren aditzerarik, eta uste dut han bildutakoen artean gehienek antzeko erreakzioa izango zutela Jaime Ortega kardinalak Bergoglio esan ordez Mañukorta esan izan balu. Aita santu hautatu berriak irribarre zabala erakusten zuen, hunkituta zegoela iruditu zitzaidan baina, zalantza izpirik gabe, askoz modu sutsuagoan ospatuko ditu San Lorenzo de Almagro futbol taldearen golak.

Bada, ordea, oraindik deigarriago den kasurik: bertsolariena. Badago, agidanean, txapelak kar-tsuki ospatzea debekatzen duen idatzi gabeko legeren bat. Horregatik, poz eman zidan Xabi Payak Bizkaiko txapeldun zela jakin zuen unean izan zuen erreakzioak. Ume txiki bat bezala oholtzan lasterka hasi zen. Ondorengo txapelketek erakutsi digute salbuespen ohoragarri bat izan zela. Edo deitoragarria.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902