Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

XVIII. Astronomia Astea ospatuko du Arkamurkak

XVIII. urtez, hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira larunbatera bitarte Zarauzko Arkamurkaren aretoan

Sábado, 9 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Zarautz- Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak, XVIII. urtez, Astronomia Astea ospatuko du asteartetik larunbatera bitartean. Aurten ere hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak izango dira. Astean zehar egingo diren lau hitzaldiak 20.15ean egingo dira Arkamurkaren aretoan.

Asteartean, apirilaren 12an, Zulo beltzak eta uhin grabitazionalakhitzaldia izango da Ander Gonzalez de Txabarri, EHUko ikaslea, eta Arkamurkako kide den Iñigo Elorzaren eskutik, eta zulo beltz eta uhin grabitazionalen ezaugarriak zein diren eta nola detektatzen diren aztertuko da. Asteazkenean, berriz,Zeru sakonean hitzaldia izango da. Iruñeako planetarioak prestatu duen Deep Sky ikus- entzunezko berria izango da ikusgai eta mintzagai, eta hizlaria Iruñeako planetarioko Miren Karmele Gomez Garmendia izango da.

Ostegunean Eguzki sisteman zehar bidaiatzen hitzaldia eskainiko du EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kide den Naiara Barradok, eta eguzkiaren eremu grabitatorioan dauden gorputz ugariei buruz hitz egingo du. Hitzaldiekin amaitzeko, ostiralean teleskopioari etekin handiagoa ateratzen irakatsiko dute Arkamurkako Alfredo Sayalerok eta Ander Souzak.

Larunbatean berriz, eta eguraldiak laguntzen baldin badu, eguzki behaketa (12.00etan Munoan) eta gau behaketa (21.00etan Santa Klara konbentuaren atzeko parkean) egingo dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902